Inroa, yamabushiren eszenarekin - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Erosi irudia

Inroa, yamabushiren eszenarekin

Anonimo japoniarra. XIX. mendearen amaiera

Lakatua

8,6 x 6,3 x 2,9 cm

XIX. Mende amaiera

82/1027

María de Arechavaleta andrearen dohaintza, José Palacio jaunaren bildumakoa 1953an

Lau kaxako inroa, togidashimakie teknikarekin dekoratua, urrez tantotutako erliebearekin (nashiji), nakarrezko inkrustazioekin (raden) eta urre zati txikiekin (kirigane). Dekoraziozko motibo gisa, mendietan barrena hilduratzeko xedearekin dabiltzan gizonak ageri dira aurpegi batean: yamabushi izenaz ezagutzen dira halakoak. Gizon horiek ur-jauzi baten azpian jarrita lortzen dute beren helburua, eta inroaren beste aldean egiazki ageri da gizon bat ur-jauziaren ondoan makurtuta. Nakarrezko karratu txiki urdinek halako kromatismoa ematen diote urre koloreari. Edo Aroaren erdialdeko obra dela ematen du, baina aspaldiko piezaren itxurak egiten dituen Meiji Aroko pieza da egiazki. (Yayoi Kawamura, 2014)

Bibliografia hautatuta

  • Arte japonés y japonismo [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2014. pp. 445, 530, 536-537, n° cat. 154.