Inroa, arrantza-ontziarekin - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Erosi irudia

Inroa, arrantza-ontziarekin

Anonimo japoniarra. XIX. mendearen amaiera

Lakatua

6,1 x 5 x 1,9 cm

XIX. Mende amaiera

82/1086

María de Arechavaleta andrearen dohaintza, José Palacio jaunaren bildumakoa 1953an

Lau kaxako inroa, kolore marroi gorrixkako lakaz tratatua eta makie urrekara teknikarekin eta nakarrezko inkrustazioekin (raden) dekoratua. Eskifaiarik gabeko txalupa bat ikusten da ibai baten ertzean ainguratuta, olatu handien eta ihien artean. Bi kanabera irteten dira ontzitik diagonalean. Nakar distiratsuarekin egindako bi marra zuzen horiek beste aurpegian luzatzen dira, baina jarraipena ez dago oso ongi egina, diagonalaren angeluan handia baita aldaketa. Ez da oso obra landua, eta konposizioari dagokionez, Rimpa estiloaren baitan sailkatu daiteke. (Yayoi Kawamura, 2014)

Bibliografia hautatuta

  • Arte japonés y japonismo [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2014. pp. 463, 529, 536, n° cat. 170.