Herakles erasoa jotzen, besoak gurutze forman jarririk - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Erosi irudia

Herakles erasoa jotzen, besoak gurutze forman jarririk – 82/885

Anonimoa, III. mendea, K.a.

Brontzea

6,31 x 3,1 x 1,12 cm

82/885

Manuel Taramona jaunaren alargun Mercedes Basabe andrearen dohaintza 1943an

Heraklesen irudia, zutik. Eskuineko hanka zuzenaren gainean hartzen du atseden gorputzaren pisuak, ezkerrekoa tolestuta eta aurrera eramana du. Oin puntak apur bat goratuta ditu. Anatomian ez dago antzemateko moduko ñabardurarik, irudiaren azal osoak epidermis garbia baitu eta oso higatuta baitago. Ezkerreko besoa aurrera eramana du, apur bat behera inklinatuta. Besoaren gainean leonte triangeluar txiki bat du, keinuaren bulkadak mugituta dago. Eskuineko besoa kontrako norakoan du goratuta eta hautsia den makilaren muturrari heltzen dio. Burua txikia eta esferikoa da, hazpegiak aurpegian hondoratuta, aurpegia burua eta bizarra biltzen dituen eraztun batez inguratuta, burua gorantz jarrita, oso jarrera behartuan.

Pieza honek emango die hasiera Herakles erasoan irudikatzen duten azken taldeko brontzeei. Zazpi piezak osatuta dago talde hori, eta beraz oparoen irudikatutako taldea da. Oso zabalduta daude antzeko brontzeak, antzeko piezak daude Frantziako Liburutegi Nazionalean eta Avignongo Calvet Museoan. Hain zuzen ere Frantziako Liburutegi Nazionaleko irudiak itxura batean bizarrak inguratuta du aurpegiaren beheko zatia, eta hori ez da batere arrunta Heraklesen irudi italiarretan, Italian landutako irudi horietan ia beti ageri baita gazte itxurarekin. Parisko piezan ere leontearen ezaugarriak gutxienera murriztuak direla ikus daiteke, xafla triangeluar txiki eta liso bat baizik ez da, ezkerreko besoarekin uztartuta atzerantz luzatzen da sorbaldaraino, elementu hori ale higatu batetik kopiatua izan balitz bezala edo artistak zehaztasun gehiago sartzeko beharrik ez zegoela iritzita bere horretan landu izan balu bezala.

Italiako museoetan kontserbatu diren aleen artean, gurearekin antz handia duen brontze bat dago Veronako Arkeologia Museoan (A4, 120. Inb. zk.), baina gorputza apur bat handiagoa du, eta muskuluak zehaztasun handiagoarekin ditu adierazita. (Ramón Corzo, 2011)

Bibliografia hautatuta

  • Corzo Sánchez, Ramón. "Bilboko Arte Ederren Museoko antxinako brontzeak : Taramona-Basabe bilduma = Bronces antiguos del Museo de Bellas Artes de Bilbao : la colección Taramona-Basabe = Antique bronze figures at The Bilbao Fine Arts Museum : Taramona-Basabe Collection", Addenda, n° 1. 2011. pp. 260-262, n° 41.