Figura bat lakuan eta paisaia dituen tsuba - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Erosi irudia

Figura bat lakuan eta paisaia dituen tsuba

Anonimo japoniarra. XIX. mendea

Burdina, urrezko aplikazioekin

7,9 x 7,4 x 0,7 cm

82/1065

María de Arechavaleta andrearen dohaintza, José Palacio jaunaren bildumakoa 1953an

Osagai gutxirekin gauza asko iradokitzeko abildade hori ostera ere ikus dezakegu tsuba honetan; burdinazkoa, zilarrezkoa eta kobrezkoa da (8 x 7,5 cm-koa). Aurrealdean, jakintsu txinatar bat dago grabatuta: sho bat, hau da, banbuzko flauta bat jotzen ari da, lagun bat ondoan duela, eta aintzira baten aldamenean daude, pinu baten eta zenbait landaretako adarren alboan, eta, bien bitartean, kurrilo bat doa hegan, miniaturako paisaian barrena. Azealdean, miniaturako beste paisaia bat dago: tenplu bat, landarez inguratutako aintzira baten ondoan; landareak zilarrezkoak eta urrezkoak dira. Gaia hain zehatz eta labur gauzatzea horrelako toki txikian --eta, maiz, iradoki baizik ez egitea-- Japoniako artearen ezaugarrietako bat da, eta hemen edertasun handiz egin da. (Fernando García Gutiérrez, 2008)

Bibliografia hautatuta

  • Arte japonés y japonismo [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2014. pp. 173, 508-511, 513, 515-516, n° cat. 37.
  • García Gutiérrez, Fernando. "Tsuba : Japoniako zaldunen ezaugarri bat. Tsuba bilduma Bilboko Arte Eder Museoan = Un signo distintivo de los caballeros de Japón. Colección de tsuba en el Museo de Bellas Artes de Bilbao = The Mark of the Kinghts of Japan. The Tsuba Collection at the Bilbao Fine Arts Museum", B'07 : Buletina = Boletín = Bulletin, n° 3. 2008. pp. 101-159.
  • Caeiro Izquierdo, Luis. La Cultura Samurai : armas japonesas en las colecciones españolas [tesis inédita]. Madrid, Universidad Complutense de Madrid, 1991.