Busturia - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Erosi irudia

Busturia

Guiard Larrauri, Adolfo

Bilbao, 1860/04/10-Bilbao, 1916/03/08

Akuarela kartulinan

27,5 x 38,2 cm

Guiard (eskuineko beheko angelua)

1893

98/153

1998an eskuratua

Sociedad Bilbaína elkartearentzat hiru margolanak egiten amaitu eta gero, Bilbo utzi eta naturarekin zuzeneko harremanaren bila kostaldeko Bakio herri lasaira joan zen Guiard, aurreko urtean Anselmo Guinea Erromatik itzuli zenean Lekeitiora jo zuen bezalaxe. Bi urte geroago Muruetako baserri batean zegoen, Urdaibaiko itsasadarraren ingurukoak irudikatzeko tailerra izan zuen hura.

Aitzitik, Busturian, zelaian diagonal leun batean pilatzen diren urre koloreko eultzietara mugatzen da artistaren arrastoa. Busturia izan zen egile honen hainbat margolanen agertokia, eta akuarela honek Sega lana (1890, Bilboko Arte Ederren Museoan utzia, 628. dep.) izenburuko olio pinturaren jarraipena dela ematen du, behin protagonistak lanaldia amaituta sorotik alde eginak direnean.

Gai hori oso arrunta izan zen mende amaierako paisaiagileen artean, eta Monetek egindako serieen adibide ezaguna alde batera utzirik, euskal artisten artean ere interes bera topatzen dugu Dario de Regoyosen eta Juan Rochelten Eultzi lanetan, biak ala biak Guiarden adiskideak eta lagunak izaki.

Erabilitako berdeak, horiak eta malba koloreak ongi asko egokitzen zaizkio Guiardek erabili ohi duen kromatismo zehatzari. Eta Busturia izeneko margolanaren laukiratzeari dagokionez, obrako elementuen zati bat mozteko ekintza horretan --zuhaitzaren konposizioa japoniar irudien zordun da, eta arabeskoaren aurreko egilearen gustua salatzen du-- agerian geratzen dira egileak Parisen jasotako eragin ugariak. [M.L.G., 2009]

Bibliografia hautatuta

  • Homenaje a Adolfo Guiard : exposición de sus obras [Folleto]. Bilbao, Asociación de Artistas Vascos, 1916. p. 14, n° cat. 27.
  • Anselmo Guinea y Adolfo Guiard [Cat. exp.]. Bilbao, Banco de Bilbao, 1980. p. 58.
  • González de Durana, Javier. Adolfo Guiard : estudio biográfico, análisis estético, catalogación de su obra [Cat. exp.]. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao ; Caja de Ahorros Vizcaina, 1984. pp. 17, 203, n° cat. 84.
  • AA. VV. Urdaibai paisajea = Urdaibai, paisaje: memoria. Bilbao, Fundación Bilbao Bizkaia Kutxa, 2004. pp. 22-24, 68.
  • Últimas décadas del siglo XIX-primera mitad del siglo XX : de Cézanne a Léger : colección Museo de Bellas Artes de Bilbao [Cat. exp.]. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2009. pp. 60-61, n° cat. 18.
  • Los Rochelt : una familia bilbaína vinculada al arte [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2014. p. 108, n° cat. 53.