Biluzia - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Erosi irudia

Biluzia

Pérez Orúe, Ernesto

Bilbao, 25/12/1898 - Iruña, 19/10/1957

Olioa mihisean

72,8 x 61,5 cm

E. PEREZ ORÚE (eskuineko goi-angelua), E. PEREZ ORUE (atzealdea)

c. 1926

82/2280

Bizkaiko Foru Aldundia ekarpena 1926an

Lan gehienak prestakuntza-garaian egin zituenez, Pérez Orúek bere bidearen bila dabilen artistaren era guztietako saialdiak eskaini zituen. Genero piktorikoetara egindako hurbilketan, eragin inpresionistak, fauvistak eta espresionistak ageri dira. Erretratu bikainak, biluziak
eta gai kostunbristak egin zituen, baina paisaia zuen gogokoen. 1920ko hamarkadan, bere paisaia batzuk serie sistematikoetan bildu ziren. Horiek horrela, 1920-21ean, Bilboko itsasadarreko bistak irudikatu zituen; 1922-23an, Parisen zegoela, Sena ibaiko zubiak margotu zituen; eta 1925ean, Gaztelan zehar egindako bidaiaren ostean, Pancorboko, Zamorako eta Salamancako bazterrak eraman zituen mihisera.

Bere margolan eta grabatu askotan, emakumeen toiletteak agertzen dira. Hori dela eta, amarekin haserretu zen, emakumeak sinesmen katoliko sakona zuelako eta ez zitzaiolako ondo iruditzen arropa gutxi zeramaten modeloak erabiltzea. 1926. urtean, Biluzia aurkeztu zuen Artista Baskongadoen Lehen Erakusketan. Hain zuzen ere, Bilboko Arte Modernoaren Museoan egin zen, eta Museoak berak lana eskuratu zuen. Neska ilea orrazten ari da bainua hartu ondoren. Bere gorputza kolore pastel harmoniatsuen bidez eratuta dago, eta xilografiako beste biluzi batzuetan erabilitako argi kontrastatuetatik eta anatomia ihar espresionistetatik aldentzen da. (Mikel Lertxundi)

Bibliografia hautatuta

  • Bengoechea, Javier de. Catálogo de arte moderno y contemporáneo del Museo de Bellas Artes de Bilbao. Bilbao, Banco de Vizcaya, 1980. p. 95. (Con el título Desnudo).
  • Castañer López, Xesqui. "Iconografía de la mujer en los pintores vascos, siglos XIX y XX", Kobie : bellas artes, n° 2. 1984. p. 107.
  • Mur Pastor, Pilar. La Asociación de Artistas Vascos. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao ; Caja de Ahoros Vizcaína, 1985. p. 114.
  • La Sociedad de Artistas Ibéricos y el arte español de 1925 [Cat. exp.]. Madrid ; Barcelona, Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofía ; Àmbit, 1995. p. 137.
  • Tradición y modernidad en la pintura vasca : en las colecciones del Museo de Bellas Artes de Bilbao [Cat. exp.]. Valencia, Autoritad Portuale de Valencia, 1999. pp. 108-109.
  • Guía Artistas Vascos. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2008. p. 104.
  • Gida Euskal Artistak. Bilbao, Bilboko Arte Eder Museoa, 2008. p. 104.
  • Guide Basque Artists. Bilbao, Bilbao Fine Arts Museum, 2012. p. 104, n° cat. 52.