Basoan - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Erosi irudia

Basoan

Echenagusía, José

Hondarribia, Gipuzkoa, 01/02/1844 - Erroma, 31/01/1912

Olioa mihisean

80,2 x 57 cm

J.Echena (ezkerreko beheko angeluan)

c. 1894

DEP624

Bizkaiko Foru Aldundiaren gordailua 1998an

Echena Erromako foro artistikoetako kidea izan zen, eta zeresan handia eduki zuen bertan. Beraz, ohikoa zen bere lanak Società degli Amatori e Cultori delle Belle Arti, Associazione degli Acquarellisti eta Associazione Artistica Internazionale elkarteek antolatutako erakusketetan ikustea. 1902. urtean, hain zuzen ere, Associazione Artistica Internazionale elkarteko presidente izendatu zuten. Hori horrela izanik ere, ez zuen Euskadi inoiz ahaztu, eta, ia urtero-urtero, Bizkaira eta Gipuzkoara etortzen zen. Bertan, bere kaudimenaren adibideak utzi zituen zenbait eraikinen apainduretan; bi lurraldeetako aldundien jauregietan, esate baterako. Horrez gain, bertako erakusketetan ere parte hartu zuen. 1894. urtean, esaterako, Bilboko Erakusketa Artistikoko saria lortu zuen Basoan lanagatik. Izan ere, garaiko Erromako aisialdi-uneei buruz begirada atsegin bezain edertuaz egindako multzoko lanetakoa da. Margolan honetan, basora egindako txango batean, emakume gazte bat Erromako campagnako bista margotzen ari da paleta eskuan duela. Hain zuzen ere, margotzen ari ziren emakumeen irudikapen anekdotikoa sarritan agertzen zen hemeretzigarren men-deko pinturan. Hemen, ordea, Echena ikuspegi arruntenetatik aldendu zen, pintura apaingarri sozialtzat hartzen zuten diletanteen antzera irudikatzen zituztelako. Nolanahi ere, bere pertsonaia nagusia oso naturala denez, nolabaiteko noblezia ematen dio. Hori dela eta, badirudi benetako emakume artista dela, bere maitalea zen Emma Rossetti margolaria, hain zuzen ere. [Mikel Lertxundi]

Bibliografia hautatuta

  • Llano Gorostiza, Manuel. Palacio Provincial [de Vizcaya]. [Bilbao], Diputación de Vizcaya, 1976. p. 63 y relación final de obras depositadas en el Palacio Provincial. ( Con el título Paisismo en Roma).
  • Emakumearen irudia : bestelako begiratu bat = La imagen de la mujer : otra mirada [Cat. exp.]. Vitoria-Gasteiz, Diputación Foral de Álava, 2003. p. 30.
  • Guía Artistas Vascos. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2008. pp. 29-30.
  • Gida Euskal Artistak. Bilbao, Bilboko Arte Eder Museoa, 2008. pp. 29-30.
  • De Goya a Gauguin : el siglo XIX en el Museo de Bellas Artes de Bilbao [Cat. exp.]. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2008. pp. 317-319, n° cat. 61.
  • Guide Basque Artists. Bilbao, Bilbao Fine Arts Museum, 2012. pp. 29-30, n° cat. 11b.
  • Arte japonés y japonismo [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2014. pp. 61, 63, il.
  • Fornells, Montserrat. Gipuzkoako pintore erromantikoak = Pintores románticos guipuzcoanos [Cat. exp.]. Donostia-San Sebastián, Kutxa Fundazioa = Fundación Kutxa, 2013. pp. 50-51, 79, 121.