Baserritar baten burua - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Erosi irudia

Baserritar baten burua

Lagneau, Nicolas

Paris, aktibo XVII. mendearen lehenengo zatian

Ikatz-ziria eta sangina

27,8 x 20,6 cm

82/817

María de Arechavaleta andrearen legatua, José Palacio jaunaren bildumakoa, 1954an

Ikatz ziriz eta sanginaz marraztuta, egileak gustukoen zituen materialak baitziren, erretratu bat izan liteke Nekazari buru hau, baina ez dago baztertzerik egileak asmatutako modelo bat izatea. Itxura arrunteko gizona da hemen oso modu egiazkoan irudikatutakoa, segur asko nekazaria: haren begiratu okerra eta bizia, burlatia, ikuslearen begietan iltzatzen da. Lagneauk bere pertsonaiak are modu errealistagoan eta sinesgarriagoan aurkezteko egiten zituen ahaleginek isla garbia dute pertsonaia honen kopetako zimurretan eta bizar zaindu gabean. Trebetasun handiz marraztuta dagoela, tonu grisetan dago landuta, gune estrategikoetan horren maisuki aplikatu ohi zituen sangina ukituak dituela. Hortaz, artista honen estiloari berezkoak zaizkion ezaugarriak ditu margolan honek, errealismo handiz dago landuta, egileak ez dio xamurtasunari zirrikiturik txikiena ere utzi. (Ana Sánchez-Lassa de los Santos, 2005)

Bibliografia hautatuta

  • Collection M. J. Boussac. Catalogue des dessins et aquarelles des ecoles francaises & etrangeres du XV au XIX siecle. Enluminures. Galeries Georges Petit, Vente 10 et 11 mai 1926. Paris. p. 34, n° cat. 76.
  • Lasterra, Crisanto de. Museo de Bellas Artes de Bilbao : catálogo descriptivo : sección de arte antiguo. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 1969. p. 175, n° cat. 43-a. (Con el título Cabeza de aldeano, y atribuido a Nicolas Lagneau)
  • Dibujos y grabados, siglos XV-XVIII : colección Museo de Bellas Artes de Bilbao [Cat. exp.]. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2005. pp. 42-43.