Artaldea kortan - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Erosi irudia

Artaldea kortan

Bonheur, Rosa

Bordele, Frantzia, 1822/03/22-Château de By, Thomery, Frantzia, 1899

Arkatza

27,7 x 42,4 cm

Rosa Bonheur (eskuineko beheko angelua)

1860

82/790

Laureano de Jado jaunaren legatua 1927an

Frantzian emakumeek arte ederretako ikastetxe ofizialetan sartzeko debekua zutenez prestakuntza akademiko hertsia jaso ez bazuen ere, Bonheurrek aitaren eskutik ikasi zituen artearekikoak, aita marrazketa irakaslea baitzuen, Saint-Simon filosofo sozial frantsesaren jarraitzailea baitzen, eta emakumeen emantzipazioaren defendatzaile sutsua Louvre Museoko maisu handien lanak kopiatzeko jardunari eta batik bat gauzak diren bezala marrazteari dagokienez. Bonheurrek hasiera-hasieratik azaldu zuen animaliekiko interesa, eta 1840. urte hasieran familia Rumford kalera bizitzera aldatu zenez (Parisko aldirian, landa eremutik hurbil, baserriez eta animaliez inguraturik), pintura errealista, bertatik bertara egindako pintura, landu ahal izan zuen. Geroago animalia ferietan izan zen, bereziki Parisko hiltegiak bisitatu zituen eta bidaia ugari egin zituen Frantzian barrena, eta zuzenean naturatik hartutako irudietan espezializatuko zen emakumea; irudi horietan beti izango zen animalien mundua arreta gune nagusia.

Artaldea ukuiluan izenburuko lanak ere naturaren aurreko zuzeneko behaketan du abiapuntua. Lan honetan, baina, eszenaren bat-batekotasuna nagusitzen da, ardiak mugitzen ari dira ukuiluan, eta artistak maisutasunez islatu du une hori. Obra hau adibide berezitzat hartu liteke Rosa Bonheurren arte produkzioan, oso gutxitan irudikatu baitzituen barruko eszenak. (Javier Novo González, 2007)

Bibliografia hautatuta

  • Roger-Milès, M. L. Atelier de Rosa Bonheur. Paris, Galerie Georges Petit, 1900. vol. II, p. 168.
  • Plasencia, Antonio. Catálogo de las obras de pintura y escultura del Museo de Bellas Artes de Bilbao. Bilbao, Imprenta Provincial, 1932. p. 47, n° cat. 177. (Con el título Rebaño empesebrado, y atribuido a Rosa Bonheur)
  • Lasterra, Crisanto de. Museo de Bellas Artes de Bilbao : catálogo descriptivo : sección de arte antiguo. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 1969. p. 171, n° cat. 5-a. (Con el título Ovejas en el establo, y atribuido a Rosa Bonheur)
  • Ibiza i Osca, Vicent. Obra de mujeres artistas en los museos españoles : guía de pintoras y escultoras, 1500-1936. Alzira (Valencia), Centro Francisco Tomás y Valiente, UNED, 2006. p. 140.
  • De Goya a Gauguin : el siglo XIX en el Museo de Bellas Artes de Bilbao [Cat. exp.]. Salamanca, Caja Duero, 2006. pp. 92-93, n° cat. 16.
  • De Goya a Gauguin : el siglo XIX en el Museo de Bellas Artes de Bilbao [Cat. exp.]. Valencia, Consorci de Museus de la Comunitat Valenciana ; Caja Duero, 2006. pp. 92-93, n° cat. 16.
  • De Goya a Gauguin : el siglo XIX en el Museo de Bellas Artes de Bilbao [Cat. exp.]. Salamanca, Caja Duero, 2007. pp. 92-93, n° cat. 16.
  • Dibujos, grabados y acuarelas [del] siglo XIX : de Goya a Benlliure : colección Museo de Bellas Artes de Bilbao [Cat. exp.]. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2007. pp. 46-47, 50-51, n° cat. 205. (Con el título Rebaño de ovejas en el establo, y atribuido a Rosa Bonheur)