Arlesko Venusen zirriborroa - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Erosi irudia

Arlesko Venusen zirriborroa

Barroeta Anguisolea, Juan de

Bilbao, 1835/10/10 - Bilbao, 1906/01/10

Ikatz-ziria

58,7 x 43,6 cm

c. 1851

00/8

2000an eskuratua

XIX. mendean zehar, margolarien eta eskultoreen prestakuntza akademikoak garrantzi handia ematen zion marrazten jakiteari, eta betiere, zenbait maila gainditu behar ziren. Artista izan nahi zuena estanpak kopiatzen hasten zen, eta handik igeltsuaren kopiara pasatzen zen, eta azkenik, naturala kopiatzera. Eskulturen moldatze lanen egiazko museoak ziren Igeltsu aretoak, Antzinate klasikokoak bereziki, eta horri esker, estatuen maisulanak zuzenean ezagutu ahal izaten zituzten ikasleek.

Juan Barroetaren marrazki hauek San Fernandoko Arte Ederren Akademian ikasi zuen garaikoak izan litezke. 1851. urtean hasi zen akademia hartan ikasten. Kontuan izanik sistema akademiko hierarkizatu hark igeltsuaren kopian ere aurreikusten zituela ikaskuntza maila batzuk; izan ere, gorputz atal bakanak (eskuak, oinak eta buruak) marrazten hasi behar zuten lehenengo, eta pixkanaka-pixkanaka irudi osoak kopiatzen bukatu, pentsa dezakegu bi ale hauek ikasten ari zen garaiko bi momentu desberdinetan egingo zituela. Lehen etapakoa izango litzateke San Joan Bataiatzailearen buru errenazentista, eta beste batekoa, pixka bat geroagokoa, irudi bakartua, Arlesko Benusa izango litzatekeena (Louvre museoa), Praxítelesen jatorrizko obra baten kopia erromatarra.

Bi obra hauek garbi uzten dute Barroetak trebetasun handia zuela marrazteko, eta bereziki Benusen kopiak, hala trazuengatik nola argiak azaltzeko moduagatik. 1880. urtean Bilboko Arte eta Ofizioen Eskola berriari Fausto txirula jotzailearen igeltsuzko estatua bat oparitu izanak, ikasleak marrazketa lanean treba zitezen, pentsarazten digu Barroeta bere bizitzaren gainerakoan bat etorri zela berak ikasi zuen sistemaren ontasunekin. (Mikel Lertxundi, 2007)

Bibliografia hautatuta

  • Subasta especial de dibujos inéditos de Federico y Raimundo de Madrazo. Madrid, S. A., 2000. p. 41, fig. 31.
  • Dibujos, grabados y acuarelas [del] siglo XIX : de Goya a Benlliure : colección Museo de Bellas Artes de Bilbao [Cat. exp.]. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2007. pp. 120, 124-125, n° cat. 234a y 234b.