Apaingelarako kutxa luzanga, pinu eta kurriloekin - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Erosi irudia

Apaingelarako kutxa luzanga, pinu eta kurriloekin

Anonimo japoniarra. XIX. mendearen lehen erdia

Egur lakatua

2,6 x 5,1 x 21,2 cm

82/959

María de Arechavaleta andrearen dohaintza, José Palacio jaunaren bildumakoa 1953an

Kaxa luzea. Tapa soila eta laua, ifrentzuan bi tope txiki dituena (sanbuta deritzo sistema horri). Apain mahaiko tresna luzeak gordetzeko erabiliko zuten. Urre hautsez modu trinkoan tantotutako azalean enbor bihurriko pinu bat irudikatzen da, zuhaitzaren gainean kurrilo bat hegan. Zuhaitza ingurune harritsuan hazten da, inguruan dortoka bat eta banbu nanoak dituela. Motibo horiek guztiek seinale onari egiten diote erreferentzia. Erdian familiaren armarria (mon) ageri da belatzaren zortzi lumak osatua, yatsu-taka-no-haguruma deritzo. Makie delako teknikarekin daude landuta, hots, urre eta zilar hautsak nahasita. Gaur egun ilunduta ageri diren zatiak zilar hautsarekin daude eginak, herdoilduta daude. Era berean, nashiji-e urre tantotuak aplikatu dira hosto batzuk itxuratzeko. Nashiji urrearekin tantotuta dago barruko aldea. Familiaren armarria irudikatuta duenez, kaxa hau Edo Aroaren amaierako emaztegai baten ostilamendua osatuko zuela pentsa genezake. (Yayoi Kawamura, 2014).

Bibliografia hautatuta

  • Arte japonés y japonismo [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2014. pp. 406, 528, 530, 532-533, 535, n° cat. 129.
  • Bilboko Museoaren alfabetoa = El alfabeto del Museo de Bilbao = The alphabet of the Bilbao Museum = L'alphabet du Musée de Bilbao [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2018. pp. 144, 149, n° cat. 71.