Anselmo Guinea pintorearen bustoa - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Erosi irudia

Anselmo Guinea pintorearen bustoa

Mogrobejo Abásolo, Nemesio

Bilbao, 25/03/1875 - Graz (Austria), 06/04/1910

Brontzea

49 x 29,5 x 31 cm

Mogrobejo. (ezkerreko alboan, behealdea)

c. 1903-1904

82/2375

Anselmo Guinearen alargun, Valentina Zuazaga andrearen legatua, 1920an

Juan de la Encinaren iritziz, Mogrobejo Erroman hasi zen Anselmo Guinea margolariaren erretratua bustoan modelatzen, bere itzuli italiarraren bigarren garaian, hain zuzen ere, 1903. urteko udazkenean. 1904ko abuztuan bukatu zuen obra honek, lan eta ikerketa formal handiko denboraldia hasiko zuen eskultorearen biografian eta bere karrerako heldutasun une hartan egingo zituen kritika garaikideak hoberentzat hartutako obretako batzuk. Eskultura ez zen brontzera pasa 1907. urtera arte, Florentzian, Mogrobejo urte hasieran hara joana baitzen hilabete batzuk lehenago Bilbon egin zituen beste pieza batzuk eta hainbat erretratu busto moldatzera; izan ere, Encinak dioen bezala, bere obrek zuten arriskuak, guztiak igeltsuan eginak baitziren, kezka handia sorrarazi zion beti Nemesiori. Izaera intimoa izan arren, batik bat Bilboko Arte eta Ofizioen Eskolan bere maisu izan zenari omenaldi gisa egindako erretratua baita, busto hau, bere obra handinahietako bat izan ez bazen ere, luzera, Mogrobejoren aurkezpen gutuna izan zen garai hartan parte hartu ahal izan zuen erakusketa urrietan, baina pixkanaka-pixkanaka agerraldi haiek lagungarri izan ziren, bere izena bere sorterriko adiskideen eta bezeroen ingurutik kanpo ezagun izaten hasteko.

Ignacio Zuloagak (1870-1945) bi areto gordeak zituen Mogrobejok Bartzelonako Arte Ederren Nazioarteko V. Erakusketan parte har zezan, eta han Auguste Rodin (1840-1917) bere adiskide eskultorearekin partekatuko zuen aretoa. Halatan, Zuloagak hauxe idatzi zion Miguel Utrillori, antolatzaileetako bat eta Forma aldizkariko zuzendaria zenari: Mogrovejo est pour moi le premier sculpteur que nous avons en Espagne. Je te serais très reconnaissant si tu acceptais son bronze car je suir sûr que ce sera une des meilleures oeuvres exposées.... Juan de la Encinaren arabera, Zuloagak Guinearen erretratu-busto hau ikusteko aukera izan zuenean "bilgarria kentzean Rodinen hoberenetakotzat hartu zutena", eskultura bikaina iruditu zitzaion eta bere aretoan Augusto Rodinen eskulturen artean erakusteko baimena eskatu zien antolatzaileei.

Eskultura familiaren bilduman egon zen 1920. urtera arte, eta orduan Museora eraman zuten Guinearen alarguntsaren, Valentina Zuazagaren dohaintza gisa (1918). Obra honen erreplika bat ere badago Museoan (Inb. zk. 82/60), Madrilgo Fundidores Calahorra Hermanos enpresak egina 1915. urtean jatorrizko eskulturan oinarrituta, margolariaren alarguntsak zeregin horretarako utzita. Manuel Morenok egin zuen moldea igeltsuz Museoko akten arabera. Higinio Basterra eskultorea arduratu zen moldeari argizarian ukituak emateaz gero moldatzeko, eta baita bustoan azken lanak egiteaz ere behin moldatu ondoren. Miriam Alzuri, 2008]

Bibliografia hautatuta

  • Francés, José. El año artístico 1916. Madrid, Mundo Latino, 1917. p. 300, il.
  • Abril, Manuel. La escultura. Madrid, Saturnino Calleja, 1925. p. 682.
  • Marrodán, Mario Ángel. La escultura Vasca. Bilbao, La Gran Enciclopedia Vasca, 1980. p. 104.
  • Jiménez-Placer, Fernando. La pintura y la escultura españolas de la segunda mitad del siglo XIX. 1944. p. 231.
  • Nemesio Mogrobejo, 1875-1910 : su vida y sus obra. Zalla, La Gran Enciclopedia Vasca, 1972. p. 304, il.
  • Pintores y escultores vascos de ayer, hoy y mañana : Mogrobejo visto por Juan de la Encina. Bilbao, La Gran Enciclopedia Vasca, vol. IX, 1975. pp. 86-290.
  • Pintores y escultores vascos de ayer, hoy y mañana : Nemesio Mogrobejo. Bilbao, La Gran Enciclopedia Vasca, vol. IX, 1975. pp. 306, 318-319.
  • Pintores y escultores vascos de ayer, hoy y mañana : Mogrobejo visto por Miguel de Unamuno. Bilbao, La Gran Enciclopedia Vasca, vol. IX, 1975. pp. 321-322.
  • Pintores y escultores vascos de ayer, hoy y mañana : un recuerdo a Mogrobejo. Bilbao, La Gran Enciclopedia Vasca, vol. IX, 1975. p. 291.
  • Escultura Vasca, 1889-1939 [Cat. exp.]. Bilbao, Banco de Bilbao, 1984. p. 25.
  • "La Asociación de Artistas Vascos", Guía de Exposiciones, n° 62. 1986. s. p., n° cat. 104.
  • Arenaza Urrutia, José María. Nemesio Mogrobejo. Bilbao, Caja de Ahorros Vizcaína, 1988. pp. 41-42, il.
  • Actas literarias sobre el arte vasco : con motivo de la Exposición Internacional de 1919, celebrada en Bilbao. Bilbao, Laida, 1991. p. 62.
  • La imagen del artista : retratos de artistas vascos entre dos siglos [Cat. exp.]. Bilbao, Bilbao Bizkaia Kutxa, 1993. p. 55.
  • Artistas vascos en Roma : 1865-1915 [Cat. exp.]. Donostia-San Sebastián, Kutxa Gizarte eta Kultur Fundazioa = Fundación Social y Cultural Kutxa, 1995. p. 420, 648-649. n° cat. 76.
  • Bilbao : una encrucijada entre dos siglos [Cat. exp.]. Bilbao, Laga, 2001. p. 239, il.
  • De Goya a Gauguin : el siglo XIX en el Museo de Bellas Artes de Bilbao [Cat. exp.]. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2008. pp. 559-561, n° cat. 127.
  • Diccionario Enciclopédico del Pais Vasco. San Sebastián, Auñamendi. vol. VII, p. 14.
  • Bilboko Museoaren alfabetoa = El alfabeto del Museo de Bilbao = The alphabet of the Bilbao Museum = L'alphabet du Musée de Bilbao [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2018. pp. 52, 57, n° cat. 22.