Ama Birjina Haurrarekin besoetan - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Erosi irudia

Ama Birjina Haurrarekin besoetan

Weyden, Roger van der-en kopia

Tournai (Belgika), c. 1400-Brusela, 1464/06/18

Olioa haritz-oholean

28,5 x 19,5 cm

69/318

Laureano de Jado jaunaren legatua 1927an

Tamaina txikiko deboziozko margolan honek garaiko bezero pribatuek flandestar margolariek hainbestetan errepikatutako Ama Birjina eta Haurra gaiaren aurrean egiten zuten eskaera handiari erantzuten dio. Aurreneko flandestar margolariek XV. mendean zehar Herbeheretan garatu zuten estiloaren araberako obra bakanetako bat da Museo honetan. Egileak, trebeki eta zintzoki, Roger van der Weyden artistak sortutako lan bat du eredu, Houstongo Museoan dago. Lan horretan berritasun ikonografiko bat bereiz daiteke, Haurra bere oinetako batekin ari da jolasean ezkerreko eskuarekin, eta eskuineko eskuarekin Amaren ile xerloari heltzen ari zaio. Ama Birjinak kontu handiz eusten du besoen artean Jesus Haurra, zapi zuri soil batean bildua, eta bien masailak elkartu egiten dira keinu amultsuan. Ama Birjinak mantu gorria du jantzita, mantua urrezko hariz brodatua, eta diadema bat balitz bezala xingola beltz batez bilduta du ile kizkurra, xingolaren erdian, urrean txertatutako errubia, perlez inguratuta, Paradisuari egiten baitio erreferentzia harribitxi horrek. Irudiek --hain buruetatik argi koroa izpidunak irteten dira-- urrezko xafla meheekin urreztaturiko hondoa urratzen dute, hondo hori kutsu gotikoko puntu beltz txikiekin apainduta dagoela.

Esmaltearen teknikarekin landua, prestakin zuriaren gardentasunetatik sortzen dira argiak. Dena da margotua miniaturista baten trebetasunarekin, bereziki Ama Birjinaren ile finak eta haren jantzietako urrezko brodatuak. Aurreneko margolari flandestarrei berezkoa zitzaien ezaugarri tekniko bat erakusten du obra honek: margolanaren euskarria eta berau inguratzen duen jatorrizko moldadura haritz zureko pieza bakar batean eginak dira.

(Ana Sánchez-Lassa de los Santos, 2005)

Bibliografia hautatuta

  • Bermejo, Elisa. La pintura de los primitivos flamencos en España. Madrid, Consejo Superior de Investigaciones Científicas, Instituto Diego Velazquez, 1980. vol. I, p. 121, n° 22, fig. 88.
  • La Navidad en el Museo de Bellas Artes de Bilbao [Cat. exp.]. Bilbao, Bizkaiko Aurrezki Kutxa, 1980. pp. 42, 45, lám. 23.
  • Plasencia, Antonio. Catálogo de las obras de pintura y escultura del Museo de Bellas Artes de Bilbao. Bilbao, Imprenta Provincial, 1932. p. 64, n° cat 282. (Con el título La Virgen con el Niño, y como Anónimo flamenco del siglo XV)
  • Lasterra, Crisanto de. Museo de Bellas Artes de Bilbao : catálogo descriptivo : sección de arte antiguo. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 1969. pp. 138-139, n° cat. 318. (Con el título La Virgen con el Niño en brazos, y atribuido a ANÓNIMO FLAMENCO DEL SIGLO XV).
  • Sánchez-Lassa de los Santos, Ana. Gabonetako pintura Bilboko Arte Eder Museoko Bilduman = Pintura navideña en la Colección del Museo de Bellas Artes de Bilbao [Cat. exp.]. Bilbao, Fundación Bilbao Bizkaia Kutxa Fundazioa, 2004. pp. 10-11.
  • Diéguez Rodríguez, Ana. Precisiones al Catálogo de la Pintura Flamenca del siglo XVI en el Museo de Bellas Artes de Bilbao [inédito]. 2013. pp. 229-231, n° cat. 38.