Berriak
01-03-13

Néstor Basterretxearen ikus-entzunezkoen programa
Néstor Basterretxea erakusketa dela eta, museoak aipatutako margolariaren izaera artistikoarekin erlazionatutako zine eta dokumentalen zikloa antolatu du.
Ziklo honek Néstor Basterretxearen zinemagintzako lan osoa biltzen du, Operación H (1963), lehen film labur esperimentaletik hasita. Tartean dira Fernando Larruquertekin lankidetzan egindako Pelotari (1964) eta Alquézar (1965) dokumentalak eta Basterretxearen maisulana, euskal zinemagintzako ezinbesteko erreferentzia: Ama Lur film luzea (1968). Ez da ahaztu behar Hombres de maíz (1988-1992) izenez ezagutzen den telebista-saila.
Programaren osagarri, artistari buruz berriki egin diren bi lan estreinatuko dira: Néstor Basterretxea: una declaración, José J. Bakedanorena, eta Conversaciones con el artista Néstor Basterretxea, Elisabeth Pérezek egina, BBK-Museoa ikerketa artistikorako beken programari esker.
Ostiralean,
auditoriumean, 19:00etan. Sarrera dohainik, aretoa bete arte.
Informazio liburuxka: