Berriak
24-09-13
Museoko buletin zientifikoaren ale berria
Buletin zientifikoaren beste ale bat argitaratu da. Ale berriak museoko bilduma iraunkorreko hainbat obrari buruzko sei artikulu biltzen ditu
Museoaren urteroko buletina hiru hizkuntzatan idazten da, eta METRO BILBAOren babesa du. Nazioarteko hainbat adituren ikerketak biltzen ditu, museoko bilduma iraunkorrari buruzko ezagutza handitzeko helburuarekin. Hauek dira azken alean jasotako artikulu eta egileak: /p>
- · Bilboko Arte Ederren Museoko urre-koloreko aharia – Ramón Corzo Sánchez. Artearen Historiako irakaslea. Sevillako Unibertsitatea.
- Pintura, debozioa eta pietatea XV. mendearen hasierako Toledon – Matilde Miquel Juan. Irakasle laguntzaile doktorea. Madrilgo Complutense Unibertsitatea.
- · Anberes eta Florentzia artean: Emakumezko bustoa beloarekin enigma – Edward H. Wouk. Irakasle albokoa. Artearen Historiaren eta Ikasketa Bisualen Fakultatea, Manchesterreko Unibertsitatea.
- · “Beronikaren” oihala izenekoa, Zurbaránen obran – Odile Delenda. Ikertzailea. Wildenstein Institute, Paris.
- · Giacomo Colomboren Sortzez Garbia. Eskultura bere testuinguru italiarrean – Roberto Alonso Moral. Alfonso E. Pérez Sánchez legatuaren kontserbatzailea. Focus-Abengoa Fundazioa, Sevilla.
- · Markus Lüpertzen lana Bilboko Arte Ederren Museoko bilduman – Kosme de Barañano. Artearen Historian katedraduna. Elxeko Miguel Hernández Unibertsitatea eta Euskal Herriko Unibertsitatea & Carolina Andrada Páez. Arte Ederretan lizentziatua, eta Paisaiaren Ikerkuntzan Masterra. Valentziako Unibertsitatea eta Elxeko Miguel Hernández Unibertsitatea.