Berriak
16-03-16
Museografia iraunkorra
Beste sari bat gehiago museoarentzat, ingurumenari eta aurrezte energetikoari egindako ekarpenagatik.
2015ean Bilbon karbono gutxiko estrategia baterantz programan hartu genuen parte. Aipatutako programa Bilbao Ekintzak sustatzen du, gure jarduerak sortzen duen ingurumen eragina kuantifikatzeko asmoz. Modu horretan, karbonoaren aztarna kalkulatzeari ekin zitzaion, berotegi-efektuko gasen isurpenaren iturri nagusiak identifikatuz eta berau murrizteko neurriak zehaztuz. Prozesuak, horrez gain, aurrezte energetiko handiagoaren bila ezarri ditugun ekintzen garapena egiaztatu zuen.
Ekarpen hori martxoaren 14an Bilboko udaletxean egindako ekitaldi batean aintzatetsi zen. Ekitaldia Juan Mari Aburto alkatea izan zuen buru, eta ekimen honekin konpromisoa hartu duten enpresa eta erakundeei sariak banatu zitzaizkien.
Era horretan, 2014an ingurumenarekiko hartu genuen konpromisoan sakontzen jarraitzen dugu, hobekuntza energetikoaren prozesuaren bitartez; horren barruan, gasolio C-ko berogailuen ordez gas naturaleko berogailuak jarri ziren, eta argi halogenoen ordez, LED teknologia ezarri zen.