Berriak
09-04-14
Museografia iraunkorra
Argiztapena LED teknologiarekin
Museoko erakusketa areto guztiak ohiko lanpara halogenoak ordezkatzen dituzten LED teknologiako eraginkortasun handiko lanparen bitartez daude argiztatuta. Horrek energia elektrikoan %80 aurreztea bermatzen du, kontsumoen monitorizazioaren bitartez ziurtatuta.
Era berean, luminaria berriei esker, kolore tenperatura desberdinak erabil daitezke zehaztasun handiagoa lortzeko artelan bakoitzaren tonalitateak antzemateko orduan.
Energia kontsumitzen duten beste instalazio batzuk ere berritu dira, kontsumoa murrizteko helburu berarekin. Prozesu guztian, museoak Energiaren Euskal Erakundearen aholkularitza teknikoa izan du.