Berriak
15-01-14
Museoaren webgunea telefono mugikorretara ere egokitu da
Web Mugikor berria
Telefono mugikorren erabilerak hazkunde izugarria izan du, eta, horrekin batera, Web sarera sartzeko modua, lehen, normalean, mahai gaineko ekipoen bitartez egiten zena, gailu horien bitartez egiten da gero eta gehiago. Baina, kasu gehienetan, erabiltzailearen esperientzia ez da oso gustukoa izaten; izan ere, edukiak eta nabigazioa ez dira bere itxaropen eta beharrizanetara egokitzen.
Hori dela eta, museoak bere Web Mugikor propioa ateratu du, Suggiero enpresa bizkaitarrak garatuta, edukien egokitzapenean oinarrituta eta gailu ukigarrientzat bereziki prestatutako nabigazio-ereduarekin, betiere, erabilgarritasunari lehentasuna emanez. Informazio praktikoak bildu dira (ordutegiak, sarrerak, planoa eta programazioa), bai eta museoaren bildumari buruzko funtsezko edukiak ere.
Nabarmentzeko modukoa da Maisulanak atala, 17 artelanen hautaketa batez osatutako erruleta baten forman agertzen dena; artelan horiek azalduta daude, eta bakoitzaren irudia handitu egin daiteke. App batenaren antzeko elkarreragin-maila lortu da, script propioaren garapenari esker. Modu horretan, desplazamendu zirkularraren efektua sortzen da. Gainera, erabiltzaileak modu erosoan nabigatu dezake obra bakoitzaren kalitate handiko irudietatik, artelan bakoitzaren xehetasunak ikusten dituen bitartean. Museoaren planoa ere egokitu da, smartphoneetatik modu erabilgarrian kontsultatu ahal izateko.
Erabilitako teknologiak HTML5, CSS3 eta Jquery Mobile izan dira, batez ere.