Berriak
08-04-19
Museoaren handitze eta eraberritze lehiaketaren lehen faseko erabakia
Museoa handitu eta eraberritzeko lehiaketaren proiektua hautatzeko asmoz, BBK Ohorezko Patronoaren eta Bilboko Arte Ederren Museoa Fundazioaren artean sinatutako lankidetza-hitzarmeneko egutegiari eta lehiaketa prozedurari jarraikiz, amaitu da izena emateko eta finalistak aurre-hautatzeko lehen fasea. Fase horretan, 57 talde onartu dira.
Gaur bildu da epaimahaia, eta erabaki dute bigarren fasera –proposamenak aurkeztekora– pasatu diren sei talde finalistak hauek direla:
- Nieto Sobejano Arquitectos S.L.P.
- Rafael Moneo
- UTE Foster + Partners Ltd. + LM Uriarte Arkitektura S.L.P.
- UTE BIG, AZAB, Proskene
- UTE SNOHETTA + FORASTER ARQUITECTOS
- UTE SANAA Jimusho Ltd. + I. Aurrekoetxea & Bazkideak
* Zerrendaren hurrenkera hautagaitzaren sarrera-erregistroaren araberakoa da.
Une honetatik aurrera, museoak dagokion gonbidapena bidaliko du, hautagaitza finalistek onartu edo uko egin diezaioten. Taldeek 3 hilabeteko epea izango dute proiektua osatzeko. Proposamenak aurkezteko fase hau –bigarrena– era anonimoan egingo da, goiburupean.