Berriak
16-02-16
Museoaren Buletinaren zenbaki berria
9. Buletina jaso berri dugu. Museoak editatutako argitalpen honek bere bildumari buruzko ikerketa berriak biltzen ditu. Sei artikulu jasotzen ditu, beste horrenbeste adituk egindakoak; izan ere, sakon aztertu dituzte artearen historiako zenbait artista eta alditako artelanak.
• “Cervera de la Cañadako Maisuaren bi ohol Bilboko Arte Ederren Museoan”. Guadaira Macías Prieto.
• “Jan van Dornickeren tailerreko Zigorkatzearen triptikoa, San Benito eta San Bernardorekin, Bilboko Arte Ederren Museoan". Ana Diéguez Rodríguez.
• “Martin de Vosen Europaren bahiketa, Bilboko Arte Ederren Museoaren bilduman”. Lieneke Nijkamp.
• “Velázquez eta Felipe IV.aren azken erretratua (Bilboko Arte Ederren Museoko margolana dela-eta)". Javier Portús Pérez
• “Eskari-mahaia obrari buruz : Sorolla eta San Pablo Eskola, gaur egun Valentziako Lluís Vives Institutua den". Vicente Samper Embiz eta Felipe Garín.
• “Epilogo baten distira : Albertoren azken garaiko bi lan”. Jaime Brihuega.
Argitalpenak –euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez– oparo ilustratutako sei artikulu jasotzen ditu, eta oso-osorik dago eskuragarri online dendan. Era berean, dohainik eta kapituluka ere deskargatu daiteke gure irakurketa aretoan.