Berriak
06-06-12

Museoak Buletina 6 aurkeztu du
Bilboko Arte Eder Museoaren argitalpena da. Argitalpenaren helburuak bere artelanen bildumaren azterketan sakontzea eta bilduma ezagutarazten laguntzea da.
Helburu horiekin, urtero dei egiten zaie artearen historiako arlo eta aldi desberdinei buruz adituak diren historialari, kritikari eta zaharberritze arloko teknikari aipagarriei, proposatutako obrak azter ditzaten.
Beste zenbait gairen artean, egiletasun berriei, eskurapen eta dohaintza berrien azterketei, obra edo arlo ezezagunen gaineko ikerketei edo zaharberritze esanguratsuei buruzko testuak agertuko dira bertan. Azken batean, Museoko bilduma osatzen duten artelanen ezagutza hobea sustatzen duten ikerketak argitaratuko dira.
Lehen aipatutako bi helburuez gai –ezagutza eta hedapena–, Buletin honek prestigioaren adierazle berri bat gehitu nahi dio Museoaren jarduerari, duen izaera zientifikoarekin, bertan parte hartzen dutenen garrantziarekin eta eduki grafiko zein literario aldetik daukan edizio txukunarekin.