Berriak
13-12-10

Museoak bat egin du Kultura Bonua ekimenarekin.
Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak Kultura Bonuaren bigarren edizioa jarriko du abian aurtengo Gabonetan, kultur produktuen kontsumoa sustatzeko.
– Bonuaren prezioa: 25 €; kontsumo-balioa: 40 €.
– BBKren orotarako kutxazainetan, KUTXAn eta www.cajavital.es helbidean eskuratu daitezke (bonu bat, txartel bakoitzeko, abenduaren 13tik 2011ko urtarrilaren 5era arte; kontsumoa 2011ko urtarrilaren 20a baino lehen egin behar da.
– Bonua aldi bakar batean eta establezimendu berean egin behar da. Erosketaren zenbatekoa 40 €-tik beherakoa bada, diferentzia ez da itzuliko. Erosketaren zenbatekoa 40 €-tik gorakoa bada, bezeroak eskudirutan ordainduko du diferentzia.
Bilboko Arte Ederren Museoaren promozioa (aukeratu bat):
– Museoaren laguna urte batez (prezio erreala: 45 €).
– Lazkanoren erakusketako katalogoa eta museorako bi sarrera (prezio erreala: 54 €).
– Museoaren liburu-dendako beste edozein argitalpen, 40 €-raino.
– Museorako sarrerak eskuratzea, 40€-raino.