Berriak
12-12-11
Museoak bat egin du Kultura Bonua ekimenarekin
Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak Kultura Bonuaren hirugarren edizioa jarriko du abian aurtengo Gabonetan, kultur produktuen kontsumoa sustatzeko.
– Bonuaren prezioa: 25 €; kontsumo-balioa: 40 €.
– BBKren orotarako kutxazainetan, KUTXAn eta www.cajavital.es helbidean eskuratu daitezke (bonu bat, txartel bakoitzeko) 2011ko abenduaren 12tik 2012ko urtarrilaren 5era arte; kontsumoa 2012ko urtarrilaren 20a baino lehen egin behar da.
– Bonua aldi bakar batean eta establezimendu berean egin behar da. Erosketaren zenbatekoa 40 €-tik beherakoa bada, diferentzia ez da itzuliko. Erosketaren zenbatekoa 40 €-tik gorakoa bada, bezeroak eskudirutan ordainduko du diferentzia.
Bilboko Arte Ederren Museoaren promozioa (aukeratu bat):
* Antonio López erakusketako katalogoa eta museorako bi sarrera (prezio erreala: 44 €).
* Museoaren liburu-dendako beste edozein argitalpen, 40 €-raino.
* Museorako sarrerak eskuratzea, 40 €-raino.