Berriak
01-12-15
Marketin zuzen eta sustapen marketin onenaren saria
Luxury Advertising Awards 2015
Beste sari bat museoaren marketinarentzat, 50eko hamarkada. Moda Frantzian 1947-1957 erakusketarako diseinatutako euskarriagatik. Erakusketak (15/03/10–15/08/31) ehun modelo baino gehiago bildu zituen, gehienak Parisko Palais Gallierakoak, eta, besteak beste, Christian Dior edota Cristóbal Balenciaga joskin ospetsuek sortutakoak.
Erakusketa bikain hori sustatzeko, Herederos de Rowan agentziak vintage kutsuko paperezko ebakigarri bat diseinatu zuen goi-mailako joskintzako diseinuetan oinarrituta, eta Bilboko 4 eta 5 izarreko hoteletan banatu zen.
Luxury Advertising Awards jaialdiak aintzatespena egiten dio publizitate-sorkuntzaren bikaintasun gorenari.