Berriak
27-02-12
Maleta mexikarra: erakusketa-aretoan jarduerak
Erakusketaren material propioa osatzeko bi ikus-entzunezko proiektatuko dira. Lehenengoa Rehearsal for War (Gerra-saiakera) da, 1937an errodatutako zuri-beltzeko filma, 6 minutuko iraupenekoa. Bertan, 1935ean Estatu Batuetan arrakasta izugarria zuen “The March of Time” albistegi-saileko irudiak daude jasota, eta Capak soldadu errepublikanoei buruz errodatutako sekuentziak ere badaude. Bigarrena, With the Abraham Lincoln Brigade in Spain (Abraham Lincoln Brigadarekin Espainian) deitutakoa, Henri Cartier-Bressonek eta Herbert Klinek errodatu zuten 1938an. 18 minutuz, 1937an Espainiara Errepublikaren alde borrokatzera bidaiatu zuten boluntario iparramerikarren bizitza kontatzen du. Bertan, Capak errodatutako zenbait sekuentzia daude, eta dirua biltzeko asmoz egin zen, boluntarioei etxera bueltatzen laguntzeko.
Era berean, Euskadi 2012 Bakearen eta Askatasunaren Aldeko Kulturen Urtearen babesarekin, audiogida bat prestatu da (1 ), erakusketaren ibilbide azaldua eskaintzeko (euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez eskuratu daiteke).