Berriak
26-05-14
Mahai multitaktila Grecoren erakusketa
Artea eta teknologia berriak
Teknologia berriek artelanetara jotzeko modu berriak eskaintzen dituzte. 2011n, aukera honen interesa egiaztatu genuen Goya. Asmatutako estanpak erakusketan; izan ere, mahai multitaktilerako berariazko aplikazioa garatu genuen, eta, bertan, grabatuak bereizmen handian handituz, ikusleek Goya grabatzailearen maisutasuna erakusten zuten xehetasunak ikusi ahal izan zituzten. Orain, museoaren bi grecoei buruzko erakusketa aukera ona da Grecoren teknikaren ezagutzan sakontzeko, xehetasun erradiografikoen eta erreflektografikoen nahiz pigmentuen mikrolaginen estratigrafien makroargazkiak erakutsiz.
Pinturaren barnealdetik, eta ikuslea harritu egiten duen eta parte hartzera gonbidatzen duen esperientzia batean, hobeto ulertu daitezke Grecoren teknika ia inpresionista eta bere obraren konplexutasun ikonografikoa eta konposiziorako trebezia.