Berriak
16-09-19
“Los Zubiaurre, la fotografía y el cine” hitzaldia
"Zubiaurretarrak. Memoria grafikoa" erakusketa
Valentín eta Ramón de Zubiaurre pintore ezagunek gustuko izan zuten argazkilaritza 1898tik, bai eta zinema ere, 1929tik. Beraien argazki eta filmek familia-bizitzaren kronika osatzen dute, eta, aldi berean, baita beraien obra artistikoaren zati handi bat elikatzen duen unibertso tematikoa ere. Beraien irudietan, Euskal Herriak garrantzi handia du paisaiak, ondareak, errituek eta ohiturek. Izan ere, lurralde garbi horrek sartu zituen anaien iruditerian hainbat elementu sinboliko eta komunitate bateko kide izatearen sentimendua.
Erakusketaren komisarioak, Ricardo Gonzálezek, "argazkilaritza amateur" izenez ezagutzen den fenomenoaren jatorriaren eta garrantziaren berri emango digu hitzaldi batean, ikus-entzunezko artxibo izugarri interesgarri honen azterketaren bitartez.
Irailaren 26an, ostegunean
“Los Zubiaurre, la fotografía y el cine”
Ricardo González
Erakusketaren komisarioa, argazkilaria eta argazkilaritza-historialaria
19:00etan, Auditoriumean.
Doako sarrera, leku-kopurua bete arte.
Gonbidapenak, museoko txartel-leihatilan egun berean, edo aldez aurreko erreserba, webgune honetan, 19.09.20tik aurrera.