Berriak
18-04-16

Liburutegiko katalogoaren bertsio berria
Kudeaketa sistema dakar, erabateko web-ingurunerako.
Gure liburutegiak kudeaketa sistema berri bat garatu du; horren bidez, datuak kontsultatu daitezke, eta eguneratzea denbora errealean egiten da. Gainera, ez dauka erabiltzaileentzako mugarik. Horrez gain, OPACetik funtzionalitate berriak gehitu zaizkio:
• Erabiltzaileen erregistro zuzena eta edozein iradokizun eta iruzkin egiteko aukera.
• Katalogo osoan edo sailkatutako dokumentuen azpikatalogoetan bilaketa egiteko aukera (hemeroteka, liburuxkak edo baliabide elektronikoak).
• Eskuratutako azken lanak kontsultatzeko eta kontsultak aldien arabera (astekoa, hamabost egunekoa edo hilekoa) mugatzeko aukera.
• Gomendatutako Bibliografiak atal berria.
• Eduki gehigarriak, hala nola, azalen irudiak.
• Erabiltzaileen intereseko webgune eta baliabideetarako estekak eta Rebiun (Espainiako unibertsitateko katalogo kolektiboa) eta Googlerako esteka automatikoen sorkuntza.
• Katalogorako kontsulta edozein gailu mugikorretik egin daiteke (MOPAC).