Berriak
24-04-15
Lecuonaren olio baten dohaintzaren aurkezpena
Antonio María Lecuona (1831-1907). Euskal kostunbrismoaren aitzindaria
Antonio María Lecuona (Tolosa, Gipuzkoa, 1831-Ondarroa, Bizkaia, 1907) euskal pintura kostunbristaren aitzindarietako bat izan zen, eta, gainera, hiru hamarkadaz, XIX. mendearen bigarren erdian jaiotako artisten belaunaldi baten irakasle izan zen; horien artean, Anselmo Guinea, Adolfo Guiard, Manuel Losada, Francisco Durrio, Alberto eta José Arrúe edota Gustavo de Maeztu nabarmentzen dira.
2014an dohaintzan jasotako Euskal ohiturak (1860) artelana dela-eta, museoak erakusketa txiki hau eskaini dio; hain zuzen ere, berak egindako dozena bat mihise, artista irudikatzen duen igeltsuzko busto anonimo bat eta Prado Museoak maileguan utzitako David Teniers II.a (Anberes, Belgika, 1610-Brusela, 1690) flandestarraren margolan bat izango dira ikusgai.