Berriak
02-10-10
“Lazkano. Arkitekturatik naturara” erakusketara bisita guidatua
Aurretiaz egingo den bisita gidatuak ateak itxita, Museoaren Lagunentzat izango dira soilik.
Aurretiaz egingo den bisita gidatuak ateak itxita eta Museoaren Lagunentzat izango dira soilik, eta aukera aparta izango da egilea eta bere lana sakonago ezagutzeko. Bisitak bi egunetan egingo dira: urriaren 2an (larunbata), 12:00etan eta 18:00etan, eta urriaren 3an (igandea), 12:00etan eta 18:00etan. Prezioa 4 €-koa da Museoaren Lagunentzat, eta 6 €-koa, bakoitzarekin datorren lagunarentzat.
Dakizunez, derrigorrezkoa da lekua erreserbatzea; horretarako, deitu 94 439 61 37 telefono-zenbakira, astelehenetik ostiralera, bulegoko orduetan.
Lazkano. Arkitekturatik naturara erakusketa, BBKren babesarekin, orain arte ikusgai jarri ez diren 20 margolan erakutsiko ditu, bai eta Lazkanok berak aukeratutako beste 34 margolan eta 28 zirriborro ere. Guztira 76 lan izango dira, zeintzuek margolariaren azken aldiko ibilbideko gertaera nagusien berri emango diguten: Erroma inperialaren arrastoei buruzko errepresentazioak, New Yorkeko sky-line delakoaren irudiak, Mies van der Rohe edo Frank Lloyd Wrighten eraikin enblematikoak, eta irudimenezko paisaia urrunak edo gure museoko espazioak nagusi diren konposizioak.