Berriak
11-07-22
LAUS 2022 saria
Gonzalo Chillida erakusketari buruzko liburuaren azalak LAUS 2022 sari ospetsuetako bat lortu du. Horien bitartez, talentuari errekonozimendua egiten zaio diseinu grafikoaren eta ikusizko komunikazioaren alorretan.
Ena Cardenal de la Nuez diseinatzaile grafiko eta arte-zuzendaria da egilea; Cervantes Institutuak, Acción Cultural Española (AC/E) erakundeak, Etxepare Euskal Institutuak eta Bilboko Arte Ederren Museoak enkargatu dute argitalpena.