Berriak
06-08-12
LAUS 2012 saria, komunikazio museistikoaren arloko berrikuntzari
Bilboko Arte Ederren Museoak Urre sakratua. Kolonbiako arte prehispanikoa erakusketarako(2011-06/06-09/04, BBK babesarekin) ekoitzitako sustapen-marketineko kanpainak Komunikazio Museistikoaren arloko Berrikuntzaren LAUS Saria jaso du.
Uztailean izan zen LAUS sari ospetsuen 42. edizioa, Bartzelonan. Sari hauek FADek (Arteen eta Diseinuaren Sustapenak) sortu zituen 1964an, eta, beraien bitartez, ikus-entzunezko komunikazioa eta komunikazio grafikoa saritzen dira, hainbat kategoriatan banatuta. Hain zuzen ere, sariok nazioarteko mailako erreferentzia dira, diseinuaren eta komunikazioaren esparruan. Museoarekin batera, eta kategoria beraren barruan, Bartzelonako Antoni Tàpies Fundazioaren identitate korporatibo berria ere saritu zen.
Iazko udan Bilboko Arte Ederren Museoak ekoitzitako eta Herederos de Rowan Donostiako agentziak garatutako Urre sakratua kanpainak brontzezko LAUS saria lortu zuen. Sariak proposamenaren kalitate kontzeptuala eta formala baloratu ditu, bai eta kanpainaren izaera berritzailea ere. Kanpaina hau Bilboko lau eta bost izarreko hoteletako bezeroei zuzendutako sustapen-ekintza gisa sortu zen; hain zuzen ere, euren logelan urrezko lingote baten erreprodukzioa aurkitzen zuten, eta, bertan, erakusketa ikusteko gonbidapen bat zegoen (2011-06/06-09/04, BBK babesarekin).
Sari honek aintzat hartzen ditu Bilboko Arte Ederren Museoaren apustu estrategikoa eta Herederos de Rowan agentziarekin batera egindako ahalegina; izan ere, komunikazio hau ez da batere ohikoa panorama museistikoaren barruan, eta sormena da kanpainaren ezaugarri nagusia.
Manual de comunicación para museos y atractivos patrimoniales
Laus sariarekin batera, irakaslea eta kultur komunikazioan aditua den Santos M. Mateos Rusillok zenbait erakusketatan Murillo gaztea, Balenciaga. Mugaren diseinua eta Urre sakratua praktikan jarritako museoaren komunikazio estrategia aukeratu zuen Manual de comunicación para museos eskuliburuan (Ediciones Trea, 2012), oso ohikoa ez den eta nortasun-ikur nagusitzat sormena duen komunikazio museistikoaren alde egindako apustu estrategikoaren adibide gisa.