Berriak
21-01-20
«Las arquitecturas del Museo de Bellas Artes de Bilbao» liburuaren aurkezpena
Aurkezpena eta hitzaldia
Bilboko Arte Ederren Museoak 1945ean ireki zituen ateak, gaur egun dagoen tokian. Harrezkero, handitze-lanak egin dira zenbait aldiz, museoaren fisionomia eratu arte; laster berrituko da berriz ere.
Salamancako Unibertsitateko Arte Historiako katedradun eta azken mendeetako Bizkaiko arkitekturaren alorrean espezialista den Maite Paliza Monduatek museoaren arkitekturei buruz hitz egingo du hitzaldian: «Museoaren arkitekturak Bilbo garai hartan izan zena islatzen du, eta espiritu ekintzaile garbi bat, kulturaren aldeko apustu garbi bat eta modernitatea adierazten ditu, bai eta anbizio handia ere, terminoaren zentzurik onenean».
«Las arquitecturas del Museo de Bellas Artes de Bilbao»
Maite Paliza Monduate
Salamancako Unibertsitateko Arte Historiako katedraduna
2020ko otsailaren 3a, astelehena
19:00etan, Auditoriumean
SARRERA DENAK AGORTUTA
Museoaren Lagunei % 15eko deskontua aplikatuko zaie argitalpena erostean.