Berriak
07-06-22
![Encuentro con June Crespo y Maddi Barber](https://bilbaomuseoa.eus/media/2022/06/d6e82eb4-a8b4-6a7b-ef98-835c59b315e9.jpg)
June Crespo eta Maddi Barberrekin topaketa
Ekainaren 7an (asteartea), 19:00etan
Egunotan Bilbon egiten ari da The Wellbeing Summit, ongizatearen kultura sustatzeko biltzarra, eta, horren arte-egitarauaren barruan, June Cresporen Core 2022 instalazioa eta artista horrek Maddi Barberrekin elkarlanean egindako Core bideoa ditugu museoan. Bi-biekin egingo den topaketaren bidez, sakon aztertuko ditugu pieza horien erritmoa eta espazio negatiboak, eta haien ekoizpenaren faseak –harria, hautsa, likidoa eta solidoa– ikusiko ditugu.
Ekainaren 7an (asteartea), 19:00etan
Sarrerak dohainik lortu daitezke hemen edo museoko txartel-leihatilan, egunean bertan.