Zinema eta Zientzia VIII - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Euskadiko Filmategia

Zinema eta Zientzia VIII

Denborak ere badu bere historia

Zinema eta Zientzia zikloaren zortzigarren edizioa komunitate zientifikoari beti izugarri interesatu zaion kontzeptu batek bideratuko du: denbora.

Data:

2025-01-11 2025-03-29

Ordua:

19:00etan

Prezioa:

• Orokorra: 3,5 € • Museoaren Lagunak: 2 €• 25 urtetik beherakoak: Doan

Lekua:

Bizkaia Aretoa-UPV/EHU (Bilbao). Auditorio Mitxelena Avda. Abandoribarra etorb., 3, Bilbao 19:00

Norentzat:

Arrunta

Izen-ematea/ sarrerak:

Sarrerak webgune honetan eta museoko lehiatilan bakarrik

Plaza-kopurua:

420 pertsona

  • Zinema eta bideoa

Babeslea:

Zinema eta Zientzia zikloaren zortzigarren edizioa komunitate zientifikoari beti izugarri interesatu zaion kontzeptu batek bideratuko du: denbora. Stephen W. Hawkingen inguruko filmarekin hasiko dira proiekzioak: The Theory of Everything -La teoría del todo– (James Marsh, 2014). Hawkingek idatzi zuen best selleraren izenburua hain zuzen ere, Denboraren historia laburra: Big Bang-etik zulo beltzetara da. H. G. Wells-en lehen eleberriak denboran egindako bidaien gaia txertatu zuen zientzia-fikzioan, sakontasun politiko handia ahaztu gabe. George Palek zinemara moldatu zuen, The Time Machine -Denboraren makina- (1960) filman. Everything Everywhere All at Once -Dena batera leku guztietan- (Daniel Kwan eta Daniel Scheinert, 2022) filmak zazpi Oscar sari irabazi zituen. Oinarria dimentsio arteko haustura bat da, eta multibertsoaren teoriaren inguruan hausnartzeko balioko digu, eta, agian, Hawking eta zulo beltzetara itzultzeko. Zehazki zulo beltz batera doan misio batean kokatzen da High Life (Claire Denis, 2018), eta Jean-Pol Fargeau fisikari eta adituaren laguntza izan zuen filmak gidoia idazteko. Bertan, izaera sexual eta erreproduktiboko esperimentuak ere bildu zituzten.

Zenbat iraun dezake gizaki batek itsasoan tenperatura hotz-hotzetan? Hori da Djúpiò -The Deep- (Baltasar Kormákur, 2012) filmaren erdigunean dagoen eztabaida zientifikoa. Gizarte islandiarraren zati batek, hala ere, erantzun errazago bat eman nahi izan dio: mirari bat da. II. Mundu Gerran bonba atomikoa garatzeko egin zen ahalegina benetako lasterketa bat izan zen: Kampen om tungvannet -La batalla del agua pesada- (Jean Dréville eta Titus Vibe-Müller, 1948) filma zinemako urrezko pipitatxo bat da, ez-fikzioa eta garaiko Norvegiako abenturazko zinema
uztartzen dituena. Antartikako estazio zientifiko batean, helikoptero norvegiar batek tiro egiten dio lera-txakur bati, John Carpenter-en The Thing -Gauza- (1982) beldurrezko klasikoan. Azkenean, maisulan hau ikusteko aukera izango dugu zikloan.

Itxuraz bakarrik jartzen da zeroan kronometroa ikerketa zientifikoaren alorrean aurrera egiteko ahaleginean. Ahalegin horretan, badu zer esana Le Théorème de Marguerite -El teorema de Marguerite- (Anne Navion, 2023) filmeko protagonista argiak. Denbora da, halaber, herriko
medikuak bere pazienteei eskaintzen diena La Maladie de Sachs -Las confesiones del doctor Sachs- (Michel Deville, 1999) filmean. Zuzendari onenarentzako zilarrezko maskorra eta gidoi onenarentzako epaimahaiaren saria irabazi zituen Donostiako Zinemaldian. Erin Brockovichekin
(Steven Soderbergh, 2000) benetako gertakarietan oinarritutako istorio feminista bat ezagutuko dugu, iraganetik mezuak bidaltzen jarraitzen diguna: ausardia handia behar izan zuen filmeko protagonistak uretan zeuden konposatu toxikoen eragin kaltegarriak salatzeko.

Azken bi ohar berri. Denbora asko igaro da ziklo honek saio bikoitzik aurreikusten ez zuenetik; bada, iritsi da unea, eta zinemaren historiako bi maisulan dakarzkizuegu: Frankenstein -El doctor Frankenstein- eta The Bride of Frankenstein -La novia de Frankenstein- (James Whale, 1931
eta 1935). Bestalde, gizarte-zientziei erreparatzeko garaia ere bazen. Vincere (Marco Bellocchio, 2009) filmak faxismoek dituzten arrisku ugari eta suntsitzaileez ohartarazteko balioko du. Mark Twainek esaten zuen historia ez dela errepikatzen, baina errimatu egiten duela askotan…

Hurrengo proiekzioak:

2025|01|25

Vincere

Marco Bellocchio, 2009

Informazio gehiago >

2025|02|01

High Life

Claire Denis, 2018

Informazio gehiago >

2025|02|08

Djúpiò

Baltasar Kormákur, 2012

Informazio gehiago >

2025|03|01

La maladie de Sachs

Michel Deville, 1999

Informazio gehiago >

2025|03|08

Erin Brockovich

Steven Soderbergh, 2000

Informazio gehiago >

2025|03|15

The Thing

John Carpenter, 1082

Informazio gehiago >

2025|03|22

Kampen om tungtvannet

Jean Dréville, Titus Vibe-Müller, 1948

Informazio gehiago >

2025|03|29

Everything everywhere all at once

Daniel Kwan, Daniel Scheinert, 2022

Informazio gehiago >

Aurreko proiekzioak: