Jarduerak

Hitzaldia
Hitzaldia: William-A. Bouguereau: artea eta enpresa
Javier Novo González, museoko Kontserbazio eta Ikerketako koordinatzailea
Data:
2023-11-09
Ordua:
19:30ean
Prezioa:
Doako sarrera
Hizkuntza:
Gaztelania
Lekua:
Museo de Bellas Artes de Bilbao. Museo Plaza, 2
Izen-ematea/ sarrerak:
LEKUAK AGORTU DIRA
Museoaren XIX. mendeko pintura-bilduma osatzera dator William Adolphe-Bouguereau artistaren obra aipagarri bat: Botoa Saint-Anne d´ Aurayn (c. 1870). Oraingo honetan, museoko Kontserbazio eta Ikerketa arloaren koordinatzaile Javier Novoren eskutik ezagutuko ditugu artista, estilo akademizista frantsesaren ordezkari nagusietakoa, eta haren ibilbidea. Bouguereauk goiz erdietsi zuen arrakasta, eta etengabe gora egin zuen haren ospeak; horri esker, hasiera-hasieratik izan zuen harremana artearen merkatuarekin eta merkatu hark itzal handiko etxe handien bidez –hala nola Durand-Ruel eta Goupil et Cie– artistak nazioartekotzeko markatu zuen joera gero eta nabarmenagoarekin, zeinak izan baitu berebiziko eragina obra honen gaur egunera arteko nondik norakoetan.
Hitzaldian, berezitasun horiek azalera atera, eta haiei buruzko gogoeta proposatuko da, koadroaren azterketa xehea egiteaz gainera, haren testuinguru historikoa, estiloa eta teknika kontuan harturik.
Sainte-Anne d’Aurayko botoa, c. 1870
Begoña María Azkue legatua
2023ko azaroaren 8tik aurrera
William-Adolphe Bouguereau (Arroxela, Frantzia, 1825-1905) XIX. mendeko estilo akademiko handiaren adierazlerik nabarmenetako bat izateagatik pasatu da historiara. Estilo akademiko horren ezaugarri nagusiak dira xehetasunei kontu handiz erreparatzea, gaiak berriztea eta marrazketaren zehaztasuna. Artistaren teknika bikainak –kolore-sorta leun eta finarekin–, argiaren aparteko erabilerak eta tonuaren manipulazio moldakorrak irudi sentimental indartsuak sortzea ahalbidetu zioten. Margolanok aintzatespen nabarmena lortu zuten nazioartean, kasik gaindiezina XIX. mendean. Horrek, era berean, mugimendu inpresionistaren eta abangoardiako beste artista batzuen erreakzioa eragin zuen; haien ustez, Bouguereau Frantziako sistema artistiko tradizionalean gaindutu beharreko gizon indartsua baitzen.


Javier Novo González
Museoko Kontserbazio eta Ikerketako koordinatzailea