Jarduerak
Topaketa Beatriz Caravaggiorekin
Out of Control. Reports on the Atomic Bomb
Beatriz Caravaggio artistak "Out of Control. Reports on the Atomic Bomb" proiektua aurkeztuko du, 2024ko urtarrilaren 24tik 2024ko ekainaren 2ra museoan ikusgai egongo dena. Bertaratzen direnek 18:00etatik aurrera ikusi ahal izango dute bideo-proiekzioa.
Data:
2024-01-23
Ordua:
19:00etan
Prezioa:
Sarrera doan
Lekua:
Arte Ederren Bilboko MuseoaMuseo Plaza 2
Norentzat:
Arrunta, Museoaren lagunak
Izen-ematea/ sarrerak:
Lekuak agortuta
- Zinema eta bideoa
Esperimentu nuklearrak dira film honen haria, artxiboko materialez eta desklasifikatutako dokumentu ofizialez baliatzen dena, 1945. urtetik aurrera mundu osoan egindako proba nuklearren ondorioak dokumentatzeko. Zientziaren berezko zehaztasuna eta muturreko kontrola arma-karreraren kontrolik ezaren eta horrek pertsonengan, ekosistemetan eta bizitzan, haren biktimengan dituen ondorioen aurrean jartzen ditu artistak. Arma atomikoen gaineko obrekin alderatuta beste angelu batetik eraikia, Out of Control BBVA Fundazioak Beatriz Caravaggiori egindako enkargu baten emaitza da.
Beatriz Caravaggio
Oviedon jaio zen. Musika-bideoklipak, film dokumentalak, bideo-sorkuntzak eta bideoinstalazioak egin ditu. Bere dokumentalak Montrealgo Festival du Film-en, Les Recontres Internationales Paris/Berlin/Madrid, Bogotako Zinemaldian, Huelvako Festival de Cine Iberoamericano-n erakutsi dira, eta Canal + España, TV3 Televisió de Catalunya, EITB Euskal Telebista, Canal Satélite Digital eta Documanian eman dira.
Bere bideo eta bideoinstalazioak Madrilgo Reina Sofía Museo Nazionalean, Arte Ederren Zirkuluan eta La Casa Encendidan, Bartzelonako Fundació Joan Mirón eta Kultura Garaikideko CCCB Centre-n, Perth-eko (Australia) Biennale of Electronic Arts-en eta Japoniako Canon Digital Creators Context delakoan erakutsi dira, besteak beste.