Tabakalerara eta Chillida Lekura kultur bidaia - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Lagun Artean programa

Tabakalerara eta Chillida Lekura kultur bidaia

Museoaren Lagunentzako jarduera esklusiboa, lagun batekin ere joateko aukera

Museoak Lagun Artean jarri du abian, museoko kideentzat soilik diren bidaia kulturalen proposamena.

Data:

2023-06-24

Ordua:

Irteera 10:00etan eta itzulera 19:30ean

Prezioa:

Bidaia, sarrerak eta bi zentroetara bisita gidatuak barne:Museoaren lagunak: 20 € / Laguntzailea (hautazkoa): 20€

Hizkuntza:

Gaztelaniaz

Lekua:

Bilboko Arte Ederren Museoa Museo Plaza, 2.

Norentzat:

Museoaren lagunak

Izen-ematea/ sarrerak:

LEKUAK AGORTUTA

Plaza-kopurua:

50

  • Museoaren Lagunentzat bakarrik

Programa gure lurraldeko bi erakunde kultural enblematikotara bisitarekin hasiko da: Tabakalera Nazioarteko Kultura Garaikide Zentroa (Donostia) eta Chillida Leku (Hernani). Miriam Alzuriren eskutik ezagutuko ditugu, Bilboko Arte Ederren Museoko Arte Moderno eta Garaikidearen Kontserbatzailearen eskutik, hain zuzen.

 

TABAKALERA (DONOSTIA)

Tabakaleran gure museoko bildumako 100 artelan izango dira ikusgai ekainaren 22tik aurrera, Tabakalerak erakusketarako espresuki ekoitzitako beste lan berri batzuekin batera. That Time. Bilboko Arte Ederren Museoa – Tabakalera izenburupean, erakusketa Bilboko museoaren handitze-lanek irauten duten bitartean bisitatu ahal izango da. Erakusketa Mirian Alzuriren komisariotzapean jarriko da abian –Oier Etxeberria Tabakalerako Programa Publikoaren arduradunarekin batera–, eta, beraz, aukera paregabea izango da haren eskutik bisitatzeko, Tabakalerako bitartekaritza-taldeko kide batek lagunduta (bi talde desberdinetan).

CHILLIDA LEKU (HERNANI)

Joan den martxoaren 3an, Eduardo Chillidaren Topa-lekua IV (1973), Bilboko Arte Ederren Museoko eskulturarik ikonikoenetako bat, Chillida Lekura lekualdatu zen, eta bertan egongo da ikusgai museoa handitzeko lanak amaitu arte. Eskultura monumental honen aldi baterako lagapena Chillida Lekuko Zero Grabitate erakusketan bideratuko da, lebitazioaren kontzeptua eta grabitate legearen aurkako borroka aztertzen dituena, eta, gainera, Eduardo Chillida 100 urte ospakizunaren atarikoa izango da.



Bidaia-plana
  • 9.45

    Museoaren atean bilduko gara

  • 10.00

    Autobus irteera Bilbotik, Museo Plazatik

  • 11.30

    Donostiara iristea

  • 12.00 – 13.30

    Tabakalera bisita gidatua. Miriam Alzurirekin, Arte Ederren Bilboko Museoaren kontserbatzailea eta Tabakalerako bitartekaritza taldeko pertsona batekin

  • 13.30 – 16.00

    Bazkaltzeko denbora librea

  • 16.00

    Autobusez irteera Tabakaleratik

  • 16.30

    Chillida Lekura iristea (Hernani)

  • 16.30 – 18.00

    Chillida Lekura bisita. Miriam Alzuriren laguntzarekin

  • 18.00

    Autobusez irteera Chillida Lekutik

  • 19.30

    Bilbora iristea, Museo Plaza

Erreserba bertan behera utziz gero edo ez joatekotan, ez da izango aukerarik eguna aldatzeko edo ordaindutako zenbatekoa itzultzeko.