Jarduerak

Ekainaren 23tik uztailaren 19ra
Summer time!
Udalekuak / Uda museoan
Data:
2025-06-23 2025-07-24
Ordua:
09:30etik 13:30era (zerbitzu osoa: 09:00etatik 14:00etara)
Prezioa:
• Lagunak: 80 € (aste bakoitzeko)• Orokorra: 100 € (aste bakoitzeko)
Azken astean izan ezik:• Lagunak: 64 €• Orokorra: 80 €
Hizkuntza:
Gaztelaniaz eta euskaraz
Lekua:
Arte Ederren Bilboko Museoa, Museo Plaza, 2
Norentzat:
Arrunta, Museoaren lagunak
Izen-ematea/ sarrerak:
Izena emateko linkak behean
Plaza-kopurua:
15 haur taldeko (6-12 urte)
- Tailerrak
Babeslea:
Udalekuak / Uda museoan ekimenaren edizio honetan, tailer artistikoen programa horrek sormena norabide berrietarantz bultzatzean jartzen du arreta. Astero, zenbait bisita-tailer egingo dira, haurrek ondo pasa dezaten, ikasten duten bitartean.
Museoan egitea aukera paregabea da artista, teknika, estilo eta garai ugarietako lana ezagutzeko. Helburu nagusia irudimena eta sormena sustatzea da, metodologia eta trebetasun artistiko desberdinak aplikatuz, taldean zein banaka.
Jarduera hau Irudimen Artistikoaren Laborategia zehar-proiektuaren barruan dago. Urtean zenbait aldiz programatzen da, eta askotariko metodologia eta dinamika arakatzen ditu –jolasa eta tailerrak, esaterako–, ohiko bisitaz bestelako bizipenen bidez museoa ezagutzeko.
Aste bakoitzerako ematen da izena, aste bakarrerako zein baterako baino gehiagorako.

1. taldea | Ekainaren 23tik 27ra
2. taldea | Ekainaren 30etik uztailaren 4ra
3. taldea | Uztailaren 7tik 11ra
4. taldea | Uztailaren 14tik 18ra
5. taldea | Uztailaren 21etik 24ra

Bisita-tailerrak 09:30etik 13:30era egingo dira, eta haurrak hartzeko eta jasotzeko ordutegia, berriz, 09:00etatik 14:00etara izango da.