Summer Time! Haurrentzako tailerrak - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Udalekuak. Uda museoan

Summer Time! Haurrentzako tailerrak

Ekainaren 24tik uztailaren 19ra

Summer time! Udako egitarau berezi honen xedea haurren irudimena piztea da, museoa eta haren ingurua era askotan bidaiatzeko lekurik aproposena izan dadin lortuz. Astero, bisita-tailer desberdinak egingo dira, txikienek ondo pasa dezaten, ikasten duten bitartean.

Data:

2024-06-24 2024-07-19

Ordua:

Tailerra: 09:30etik 13:30era(Zerbitzu osoa: 09:00etatik 14:00etara)

Prezioa:

Aste bakoitzeko: - 100 € jendearentzat oro har- 80 € Museoaren Lagunentzat

Hizkuntza:

Gaztelaniaz eta euskaraz

Lekua:

Arte Ederren Bilboko Museoa Museo Plaza, 2.

Norentzat:

Arrunta, Museoaren lagunak, Haurrak

Izen-ematea/ sarrerak:

Izena eman hemen. Publikoa oro har maiatzak 13tik aurrera

Plaza-kopurua:

15 haur taldeko6 eta 11 urte bitartean

  • Tailerrak

Babeslea:

Sobre la actividad

Haur guztiak artistak dira. Arazoa da nola jarraitu artista izaten koskortu ondoren.

Pablo Picasso

Aurtengo Udalekuak / Uda museoan izeneko tailer artistikoen programan, sormena bultzatu nahi dugu zerumugak zabaltzeko. Jarduera bakoitza berariaz diseinatuta dago irudimena eta esperimentazioa sustatzeko, eta aukera ematen dio artista gazte bakoitzari bere sormena esploratzeko giro aske eta kolaboratiboan. 

Artista handien berri izateaz gain, parte-hartzaileek hainbat kontu ikasiko dute beren buruaz eta sormenari esker ideiak obra zoragarri bihurtzeko moduaz. Tailerrak talde txikietan egingo dira, museoko espazioak elkarrekin esploratzeko.  

Astero tailer-bisitak egingo dira, haur-talde bakoitzak ikasten duen bitartean ondo pasa dezan. Izen-emateak banakako asteetarako izango dira, eta aste bakar baterako edo gehiagorako eman ahal izango da izena.  

Jarduera hau Irudimen Artistikoaren Laborategia zeharkako proiektuan sartuta dago. Urteko une desberdinetan programatzen da, eta hainbat metodologia eta dinamika aztertzen ditu —hala nola jolasa eta tailerrak—, museoa beste esperientzia batzuen bidez ezagutzeko, bisita konbentzionaletik haratago joz. Gonbit egiten dizugu gurekin bat egitera, kolorez, formaz eta testuraz betetako bidaia honetan, gogoa eta espiritua pizteko.  

Taldeak
  • 1. taldea | Ekainaren 24tik 28ra
  • 2. taldea | Uztailaren 1etik 5era 
  • 3. taldea | Uztailaren 8tik 12ra
  • 4. taldea | Uztailaren 15etik 19ra 
Informazio-oharra


Tailer-bisitak 09:30etik 13:30era egingo dira, eta haurrak hartzeko eta jasotzeko ordutegia 09:00etatik 14:00etara luzatuko da.