Summer time! - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Ekainaren 26tik uztailaren 21era

Summer time!

Uda museoan - Udalekuak

Summer time! Udako egitarau berezi honen xedea haurren irudimena piztea da, museoa eta haren ingurua era askotan bidaiatzeko lekurik aproposena izan dadin lortuz. Astero, bisita-tailer desberdinak egingo dira, txikienek ondo pasa dezaten, ikasten duten bitartean.

Data:

2023-06-26 2023-07-21

Ordua:

Tailerra: 09:30etik 13:30era(Zerbitzu osoa: 09:00etatik 14:00etara)

Prezioa:

Aste bakoitzeko: 100 €, jendearentzat oro har / 80 € Museoaren Lagunentzat

Hizkuntza:

Gaztelaniaz eta euskaraz

Lekua:

Arte Ederren Bilboko Museoa Museo Plaza, 2.

Norentzat:

Haurrak

Izen-ematea/ sarrerak:

Museoaren Lagunentzat lehentasunezko aurresalmenta:apirilaren 24tik 26ra Publiko orokorrarentzat: apirilaren 27tik aurrera

Plaza-kopurua:

15 haur taldeko6 eta 11 urte bitartean

  • Tailerrak

Babeslea:

Taldeak

1. taldea | Ekainaren 26tik 30era
2. taldea | ztailaren 3tik 7ra
3. taldea | Uztailaren 10etik 14ra
4. taldea | Uztailaren 17tik 21era

Jarduerari buruz

“Imajina daitekeen edozein gauza noizbait errealitatea izango da”, esan zuen Jules Vernek XIX. mendean. Era horretan, bidaia- eta abentura-literatura fantastikoaren egilerik behinenak hausnarketa hau eragin zigun: lorpen oro, hasieran, ideia bat izan zen. Esaldi horren oihartzuna, zalantzarik gabe, artearen historia osoan zehar barreiatuta dago.

Udako egitarau berezi honek haurren irudimena pizten du, Verneren aipua abiapuntutzat hartuz, eta museoa eta haren ingurua era askotan bidaiatzeko lekurik aproposena izan dadin lortuz.
  
Talde-lana ezinbestekoa den lankidetzazko praktiketan oinarritutako metodologia baten bidez, haurrek museoko bilduma, erakusketak eta eremuak arakatuko dituzte, eta jarduera ugari egingo dituzte diziplina artistikoak ezagutzeko eta haietan sakontzeko. Besteak beste, margolaritzan, musikan, literaturan eta argazkilaritzan. Astero, bisita-tailer desberdinak egingo dira, txikienek ondo pasa dezaten, ikasten duten bitartean. Aste bakoitzerako ematen da izena, aste bakarrerako zein baterako baino gehiagorako.

Jarduera hau Irudimen Artistikoaren Laborategia zehar-proiektuaren barruan dago. Urtean zenbait aldiz programatzen da, eta askotariko metodologia eta dinamikak arakatzen ditu –jolasa eta tailerrak, esaterako–, ohiko bisitaz bestelako bizipenen bidez museoa ezagutzeko. 

Informazio-oharra: Bisita-tailerrak 09:30etik 13:30era egingo dira, eta haurrak hartzeko eta jasotzeko ordutegia, berriz, 09:00etatik 14:00etara izango da.