Jarduerak
Solasaldia: Irudia pentsatu
Enrique Ordoñez eta Gilermo Zuaznabarrekin
Enrique Ordóñez, bildumagilea, eta Gilermo Zuaznabarrekin, museoko Diseinu eta Arkitektura kontserbatzailea, hitzegingo dugu “Mundu berri bat ikusteke” erakusketa berriaren hildotik.
Data:
2023-10-23
Ordua:
18:00etan
Prezioa:
Sarrera doan
Hizkuntza:
Gaztelaniaz
Lekua:
Arte Ederren Bilboko Museoa Museo Plaza, 2.
Norentzat:
Arrunta, Museoaren lagunak
Izen-ematea/ sarrerak:
LEKUAK AGORTU DIRA
Plaza-kopurua:
Leku mugatuak
- Topaketak
“Mundu berri bat ikusteke”. Ordónez-Falcón dohaintza
2023|10|23 • 2024|02|18
6.-10. aretoak
Museoak duela gutxi dohaintzan jasotako ehun irudi baino gehiago erakutsiko ditu erakusketa honek. Multzoak gaur egungo lan batzuk eta XIX. eta XX. mendeetako lehen argazki-teknikak biltzen ditu. Azken horiei esker, arte horretako aitzindariek nola begiratzen zuten ikus daiteke, baita haien kameren aurrean desagertzen, eta aldi berean jaiotzen, ari zen mundu hori, argazkiak erakusten zuen kontzientzia optiko berriak nahastutakoa, nolakoa zen ere. Erakusketa antolatzeko, irudiak hiru gai nagusitan bildu dira: Zientzia eta natura, Arkitektura eta hiria, eta Erretratua eta pertsonak. Dohaintza hau aparteko egiten duen ezaugarri nagusia da osatzen duten lanek gizakiaren, makinaren eta munduaren arteko lehen topaketa hura gordetzen dutela.
Gilermo Zuaznabari buruz
Bilboko Arte Ederren Museoko Diseinu eta Arkitekturaren Konserbatzailea
Enrique Ordoñez
Bildumagilea