Jarduerak

Soinu kanala
Bilbao Museoaren podcastak
Hausnarketarako gune berria aurkezten dugu. Solaserako eta eztabaidarako kanala, orain, soinu-formatuan.
Podcasta dakargu, Bilbao Museoaren multimedia-eduki berria, ezagutza eta ikuspuntuak zabaltzen jarraitzeko. Soinu Kanala museoaren, arte-komunitatearen eta gizartearen arteko topagunea izango da, monografiko, tertulia eta arteari eta sorkuntza-prozesuei buruzko elkarrizketekin.
Proiektu zuzendaritza eta kudeaketa: Jon Ander Tomás, Jarduera Publikoak, Bilbao Museoa.
Data:
2023-03-08 2023-12-31
Hizkuntza:
Gaztelaniaz
Lekua:
Webgunea. Proiektu multimedia
Norentzat:
Arrunta
- Digitalak & Multimedia
Podcast erabilgarriak:
2023|03|08 2023|12|31
Ellas. M8ko berezia
Tamara García zinegilea solasean arituko da Estibaliz Sádaba eta Maider Aldasoro artistekin
Museoak bat egingo du Emakumeen Nazioarteko Egunarekin, eta aitortza egingo die zenbait emakumezko artistari, Tamara García Iglesias zinegileak zuzendutako Ikuspuntuak. Ellas ikus-entzunezko ekimenaren bidez. Proiektu horren ildotik, eta M8aren esparruan, museoak hausnarketa eta solaserako eremuak zabaltzen jarraituko du, formatu berri batez: podcasta. Lehen atal honetan, Tamara García Iglesiasek Estibaliz Sádaba eta Maider Aldasoro artistekin hitz egingo du, haien lanaz eta ibilbideez, feminismotik birpentsatuta.