Jarduerak

"Alegiak" erakusketaren testuinguruan
Samaniegoren bizitzak: krisi-garairako alegiak
Jose Luis Martín Nogalesen hitzaldia
Data:
2025-03-04
Ordua:
18:30ean
Prezioa:
Doako jarduera
Hizkuntza:
Gaztelera
Lekua:
Arte Ederren Bilboko Museoa, Museo Plaza 2
Norentzat:
Arrunta, Museoaren lagunak
Izen-ematea/ sarrerak:
Lekuak agortu dira
Plaza-kopurua:
Mugatuta
- Ikastaroak, jardunaldiak eta hitzaldiak
Babeslea:
Samaniegoren garaian aldaketa izugarri azkarrak gertatu ziren, eta tradizionalismoa eta ilustrazioa buruz buruko lehian aritu ziren. Samaniego ilustratua zen, eta Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen sorreran parte hartu zuen, baita nekazaritza, ardo-ekoizpena eta komunikazioak hobetzeko zenbait proiektutan ere. Arabako Foru Aldundiaren ordezkari modura, Foruak defendatu zituen gortean. Euskal matxinaden garai nahasia bizi izan zuen, baita Frantziako Iraultza ere. Ipuin libertinoak sortu zituen, eta Inkisizioaren aurrean salatu zuten. Alabaina, alegiak ere egin zituen, Bergarako Mintegiko gazteak hezteko. Haren obrak XVIII. mendeko euskal gizartea islatzen du: hezkuntza, ohiturak eta dibertimendua, antzerkia, literatura eta bidaiak, maitasun-kontuak, garai hartako matxinadak eta altxamenduak… Azken batean, krisialdietan, dena aldatzen ari denean bizitzeko erronkari aurre egiteko moduaz hitz egin zigun.
José Luis Martín Nogales. Literatura-irakaslea eta UNEDen zuzendaria Iruñean. Eskolak eman ditu Bigarren Hezkuntzan eta Batxilergoan. Kontakizunen Mario Vargas Llosa NH Sarien zuzendaria da. Arturo Pérez-Reverteren artikulu-liburuen hautaketa eta hitzaurrea argitaratu ditu, bai eta eleberri eta ipuin garaikideei buruzko zenbait liburu ere. Haren azken eleberriak, La mujer de Roma eta Herederos del paraíso, oso ondo hartuak izan dira Espainian, Latinoamerikan eta Italian.