Ramón de la Sota eta arkitektura - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Ramón de la Sota eta arkitektura

Maite Paliza Monduateren hitzaldia

Data:

2024-07-09

Ordua:

18:30ean

Prezioa:

Doako jarduera

Hizkuntza:

Gaztelania

Lekua:

Arte Ederren Bilboko Museoa Plaza Museoa, 2

Norentzat:

Arrunta, Museoaren lagunak

Izen-ematea/ sarrerak:

LEKUAK AGORTU DIRA

Plaza-kopurua:

Mugatua

  • Ikastaroak, jardunaldiak eta hitzaldiak

 

Ramón de la Sota y Llanoren enpresa-ekimenetako bat higiezinen sustapena izan zen. Horretarako, lankidetzan jardun zuen hiru arkitekto bizkaitarrekin –Gregorio de Ibarreche, Manuel María Smith eta Ricardo Bastida–, baita F. Chatterton, W. E. Couch eta F. Lindus Forge britainiarrekin ere. Garai hartako araudiak debekatu egiten zuen atzerritarrek gure herrian proiektuak egitea, eta, hala, benetako trazatzaileen nortasuna ordezkatu behar izan zuten haren konfiantzazko teknikariek, debekua saihestu eta eraikuntza baimenak lortzeko.

Sustapen batzuk aipagarriak dira goiztiarrak izan zirelako, aitzindariak Bizkaian, nolabaiteko abangoardismoaren ikur. Hala, Ibaigane jauregia (1897), esaterako, euskal arkitektura erregionalistaren lehen erakusgarrietakoa da; eta Ramón de la Sotaren udako egoitza (1907), Getxon kokatua, ingeles estiloko lehenengoetakoa. Higiezin horiek enpresaburuaren zenbait ezaugarri igartzeko bidea ematen dute, hala nola ideologia abertzalea, Ingalaterrarekiko zuen erakarpena eta lotura, eta arkitekturaren arloan sortzen ziren berrikuntzei buruz zuen jakin-min erabatekoa, haren ezaugarri nahiko ezezaguna, orain artean.

Hitzaldiak eraikin horiek izango ditu ardatz, nabarmentzekoak baitira, era berean, materialen kalitateagatik eta ondare balio agerikoagatik.

Hizlariari buruz

Maite Paliza Monduate Salamancako Unibertsitateko Artearen Historiako katedraduna da, eta irakasle eta ikertzaile gisa ibilbide luzea egin du bertan. XIX. eta XX. mendeetako arkitekturan aditua da, eta gaiari buruzko argitalpen zientifiko ugari ditu, Bizkaiko lurraldean oinarrituta. Horien artean azpimarratzekoa da Manuel María Smith Ibarra arkitektoari buruzko doktore-tesia, Bizkaiko Foru Aldundiak 1988an argitaratua eta gerora beste hiru alditan berrargitaratua. Arte Ederren Bilboko Museoak berak arkitektoari buruzko erakusketa antologiko bat antolatu zuen 1991n, eta bertan parte hartu zuen, dagokion katalogoaren egilea izanik. Bizkaiko beste arkitekto batzuei buruzko monografiak idatzi ditu, hala nola Julian de Zubizarreta edo Rafael de Garamendiri buruzkoak. Horrez gain, arkitekturaren, hirigintzaren, eskulturaren, bildumagintzaren eta Bizkaiko ondarearen hainbat alderdiri buruzko beste lan asko sinatu ditu. 2019koa da Las Arquitecturas del Museo de Bellas Artes de Bilbao liburua, pinakotekak berak eta BBK-k elkarrekin argitaratua. Era berean, 2022tik Museoko Aholku Batzorde Artistikoko kide da.