Pedro Berruguete Arte Ederren Bilboko Museoan - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Programa Iberdrola-Museoa

Pedro Berruguete Arte Ederren Bilboko Museoan

"Deikundea" obraren aurkezpena. Pilar Silva Marotoren hitzaldia

Pilar Silva Maroto Espainiako artearen historialariak Pedro Berruguete artistaren estiloaren analisia egingo du hitzaldi honetan, ardatz harturik, zehazki, Deikundea obra, Iberdrola 2024 programaren barruan berriki zaharberritua.

Data:

2025-05-20

Ordua:

18:30etan

Prezioa:

• Publiko orokorra: 8 € • Museoaren Lagunak: 5 €

Hizkuntza:

Gaztelania

Lekua:

Arte Ederren Museoa. Museo plaza, 2

Norentzat:

Arrunta, Museoaren lagunak

Izen-ematea/ sarrerak:

Izen-emateak hemen

Plaza-kopurua:

Mugatua

  • Ikastaroak, jardunaldiak eta hitzaldiak

Babeslea:



 

Hitzaldiaren lehen atalean, Pedro Berrugueteren estiloa aztertuko du hizlariak, obra dokumentatuak abiapuntu hartuta. Artistak Urbinon egindako lanak –han erregistratuta agertzen baita 1477ko apirilaren 15ean– justifikatzen du haren obretan nabari den Quattrocentoko italiar artearen ezagutza. Gaztelara itzulitakoan egindako lanetan (1483-1503), bistakoa da Italiako egonaldiaren ekarpena. Han ikasi zuen irudi biluziak marrazten eta giza gorputzaren mugimendua irudikatzen, eta horren emaitza da, hain zuzen ere, eskortzoarekiko eta perspektiba ikuspuntu apal batetik lantzeko izan zuen interesa. Urbinoko egonaldian, Berruguetek bere egin zituen han ezagututako eraginak, eta uztartu zituen bere trebakuntzaren iturri izandako flandestar artea –zeinaren lekuko baitira kalitateak eta argitasunaren adierazpena– eta italiar artea, alde batera utzi gabe Gaztelako giroak berarengan izan zuen eragina.

Saioaren bigarren zatian, Deikundea (c. 1485-1490) obraren analisia egingo du, ezagutzen diren Berrugueteren beste hiru bertsioekin alderatuta: alde batetik, Palentziako Paredes de Navako (c. 1485-1490) eta Becerril de Camposko (c. 1485-1490) Deikundeak, eta, bestetik, Burgosko Mirafloresko kartusiakoa (1495-1500). Jarraian, oholaren analisiari helduko dio, oinarri harturik obrari buruzko historia materiala –ezezaguna ia–, ikonografia eta sorkuntza-prozesua –zeinaren berri ematen baitute infragorrizko erreflektografiak eta erradiografiak–, baita margolanaren zaharberritzea eta prozesu horretan gehitutako urreztatzea ere. Prozedura horiek Arte Ederren Bilboko Museoan gordailutu dela-eta egin dira, hain zuzen ere.

Pilar Silva Maroto
Espainiar artearen historialaria, hispaniar-flandestar pinturan eta Errenazimentu goiztiarrekoan aditua