Jarduerak

Lagun Artean programa
Oteiza Museora bidaia kulturala
Museoaren Lagunen Komunitatearentzat soilik
Museoak Lagun Artean programarekin jarraitzen du, museoko kideentzat soilik diren bidaia kulturalen proposamena.
Data:
2024-03-23 2024-04-20
Ordua:
09:45etik 18:00etara
Prezioa:
50€ (autobusez eramatea, bisita gidatua eta bazkaria barne)
Hizkuntza:
Gaztelania
Lekua:
Fundación Museo Jorge Oteiza Fundazioa
Norentzat:
Museoaren lagunak
Izen-ematea/ sarrerak:
1. taldea: martxoaren 23an (BETETA) / 2. taldea: apirilaren 20a (BETETA)
- Bisita gidatuak
- Museoaren Lagunentzat bakarrik
Bidaia berri bat aurkezten dugu, oraingoan Altzuzako Oteiza Museora (Nafarroa), funtsezko artista honen ondarea gordetzen duena. Proposamena Oteizaren heriotzaren 20. urteurrenarekin lotutako ekimenekin izan dugun lankidetzatik sortu da. Horretarako, Nire emaztearen erretratua (1947) eskultura utzi dugu aldi baterako.
Bertan, Aitziber Urtasunek, Oteiza Museoko Estetika Hezkuntza saileko arduradunak, ongi etorria emango digu eta Miriam Alzurik, gure museoko Arte Moderno eta Garaikideko kontserbatzaileak, Nire emaztearen erretratua lanari buruzko xehetasun interesgarriak emango ditu. Ondoren, bisita gidatu bat izango dugu Oteiza Museoko gidari profesionalen eskutik.
Ondoren, bazkaria egingo dugu Club de Golf Castillo de Gorraiz-eko jatetxean, museotik gertu.
-
9.45
Topagunea, Arte Ederren Bilboko Museoko sarreran (Museo Plaza)
-
10.00
Abiatzea, autobusean
-
12.00
Alzuzara heltzea, Nafarroa
-
12.10
Oteiza Museora ongietorria.
-
12.15 – 13.45
Bisita gidatua
-
13.45
Jatetxera bidaia
-
14.00 – 15.30
Bazkaria Club de Golf Castillo de Gorraiz-en
-
15.45
Abiatzea, autobusean
-
18.00
Bilbora iristea (Museo Plaza)
Ordurako iristea eskatzen da. Bidaia aurreikusitako orduan hasiko da.
Erreserba bertan behera utziz gero edo ez joatekotan, ez da izango aukerarik eguna aldatzeko edo ordaindutako zenbatekoa itzultzeko.