Néstor Basterretxeari buruz - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Néstor Basterretxeari buruz

Jardunaldi monografikoa

Museoak Néstor Basterretxeak (1924-2014) diseinuaren eta arkitekturaren arloetan egindako lanen erakusketa zabala aurkezten du. Inaugurazioaren aurreko jardunaldi monografiko honek komisariotzaren ardatz nagusietan eta artistaren inguruko ikerketetan sakondu nahi du, diseinuaren historiako izen garrantzitsuenetako bat dela aitortzeko.

Data:

2024-02-27

Ordua:

10:00etatik 17:00etara

Prezioa:

Doan

Lekua:

Museo de Bellas Artes de Bilbao. Museo Plaza, 2

Norentzat:

Arrunta, Museoaren lagunak

Izen-ematea/ sarrerak:

LEKUAK AGORTU DIRA

Plaza-kopurua:

Mugatua

  • Ikastaroak, jardunaldiak eta hitzaldiak

Babeslea:

Kolaboratzaile:

Los colores  

(y hasta las formas)

surgen a menudo  

de la atenta y sensible  

observación  

del mundo que nos rodea  

un determinado aspecto  

de la naturaleza  

o el objeto más inesperado  

pueden contener una preciosa  

sugerencia que se transforma  

luego en el diseño 

Néstor Basterretxea
noviembre de 1969

Jardunaldian zehar, Peio Aguirre, Pedro Feduchi eta Pedro Reula erakusketako komisarioek, Gilermo Zuaznabar museoko Diseinu eta Arkitektura kontserbatzailearekin eta Rocio Robles Tardío artearen historialariarekin batera, Basterretxearen ibilbideari buruzko ikerketen emaitzak partekatuko dituzte: altzarien diseinuetatik, Espiral dendatik edo Biok altzari-fabrikatik hasi eta Irunen kokatutako tailer-etxearen proiekturaino (Oteizak, Valletek eta artistak berak eraikia) edo artistak egin zituen arkitektura-abordatze garrantzitsuenetaraino, “bolumetriak” ezaugarri dituztenak, jardunaldi hau egituratzen duten ardatzetako batzuk baino ez dira. 

Bai Néstor Basterretxea erakusketa. Diseinua eta arkitektura, bere katalogoa bezala, bere jaiotzaren mendeurrena ospatzeko museoak bultzatutako ikerketaren emaitza dira.

Programa
  • 10.00etan | Ongietorria  
  • 10.30ean | Pedro Reula: “Basterretxea eta Huarte. Diseinua ,arteen mugan edo integrazioan”.  
  • 11.15ean | Rocio Robles Tardío: “Espiral proiektua: altzariak, dekorazioa, artea eta argazkiak”.  
  • 12.00etan | Kafe-etenaldia  
  • 12.30ean | Bisita erakusketa honetara: “Nestor Basterretxea. Diseinua eta arkitektura “.  
  • 13:30ean | Atsedenaldia  
  • 15.30ean | Peio Aguirre: “Espresioaren eta funtzioaren artean: Basterretxearen arkitekturak”.  
  • 16:15ean | Gilermo Zuaznabar eta Pedro Feduchiren arteko elkarrizketa  
  • 17.00etan | Amaiera 
Lotutako jarduerak

Hitzaldia “Néstor Basterretxea. Bizitzeko diseinatzea

Gilermo Zuaznabar, museoko Diseinu eta Arkitekturako kontserbatzailea
Maiatzak 7, asteartea, 19:00etan
Doako jarduera. Izen-emateak hemen, laster.

“Néstor Basterretxea. Diseinua eta arkitektura” erakusketarekiko hurbilketa bat

Publiko orokorrarentzat:
Martxoak 13an. 12:00etan eta 18:00etan
Izen-emateak museoaren lehiatilan, bisitaren egunean bertan

Museoaren Lagunentzat saio bereziak:
Otsailak 29 eta martxoak 2an. 12:00etan eta 18:00etan
Izen-emateak hemen.