Jarduerak

Gilermo Zuaznabarrekin
Néstor Basterretxea. Bizitzeko diseinatzea
Hitzaldia
Néstor Basterretxearen inguruko erakusketa amaitu aurreko egunetan lagun duen hitzaldi honetan, Gilermo Zuaznabar, museoko kontserbatzaileen buruak, artistaren ibilbide profesionala berrikusiko du (1924-2014), diseinuak eta arkitekturak bere ibilbidean izan zuten zeregin garrantzitsuaren bitartez.
Data:
2024-05-07
Ordua:
19:00etan
Prezioa:
Doako jarduera
Hizkuntza:
Gaztelera
Lekua:
Museoko bulegoetan. Máximo Aguirre kalea, 6. Bilbo
Norentzat:
Arrunta, Museoaren lagunak
Izen-ematea/ sarrerak:
LEKUAK BETE DIRA
Plaza-kopurua:
Mugatua
- Ikastaroak, jardunaldiak eta hitzaldiak
Colaborador:
Hitzaldiak diseinuak mundu modernoan duen berezitasuna eta 1952an erbestetik itzuli ondoren Basterretxeak diziplina horrekin ezarri zituen harremanak aztertuko ditu. Gainera, artistak lan egin zuen uneak eta testuinguruak berrikusiko dira, bere ibilbideko lan adierazgarrienak nabarmentzeko.
Peio Aguirrek, Pedro Feduchik eta Pedro Reulak komisariatuta, erakusketak honako hauek biltzen ditu: proiektu arkitektonikoen collageak, diseinu industrialeko piezak, altzariak, Oteiza eta Valletekin batera proiektatutako Irungo lantegi-etxearen memoria dokumentala, izaera utopikoa duten bolumetria arkitektonikoak paperean, arkitekturako eta hirigintzako maketak, argazki-dokumentazioa… ehun bat pieza baino gehiago, batzuk erradikalak, asko aitzindariak eta guztiak egin gabeak, bost eremu handitan bilduak, euskal sortzaileak diseinuaren eta arkitekturaren alorretan egindako ekarpen nagusiak zehatz-mehatz deskribatzen dituztenak, bere kezka artistiko, tekniko eta sozialen katalizazio-lan batean.
Erakusketaren izaera zehatz hori museoak argitaratutako katalogo elebidunera ere eramaten da (euskara-gaztelania). Katalogo horrek bost artikulu espezializatu eta garaiko dokumentazio grafiko ugari biltzen ditu.

Gilermo Zuaznabar
Arte Ederren Bilboko Museoko kontserbatzaile burua