Jarduerak

Maiatzaren 18a
Museoen Nazioarteko Eguna
Museoak hezkuntzaren eta ikerkuntzaren alde
Data:
2024-05-18
Ordua:
11:00etatik 19:00etara
Prezioa:
Dohainik
Hizkuntza:
Gaztelania eta euskera
Lekua:
Arte Ederren Bilboko MuseoaMuseo plaza, 2
Norentzat:
Arrunta
Izen-ematea/ sarrerak:
Bisita komentatuak: Izena eman beharra dago bisita hasi baino 30 minutu lehenago, museoko txartel-leihatilan Bisita musikatuak: Ez da izen-ematerik behar
Plaza-kopurua:
20 pertsona saio bakoitzeko bisita komentatuetarako
- Bisita gidatuak
Aurten, Museoen Nazioarteko Egunak aitortza egingo dio hezkuntzaren, ikerkuntzaren eta ideia berrien zabalkundearen arloan egiten dugun ekarpenari: artea, historia eta ezagutzaren eta sormenaren beste diziplina batzuk direla medio, museoak mundua ulertzeko eremu dinamikoak gara.
Bisita komentatuak
- 11:00etan (eus) eta 17:00etan (gazt) – Obra Gonbidatua. Eugiko armategi artistikoa, Nafarroa (30 min)
- 11:30 ean (gazt) eta 17:30ean (eus) – BBKateak (30 min)
- 13:00etan (gazt) eta 19:00etan (eus) – Néstor Basterretxea. Diseinua eta arkitektura (45 min)
[ Izena eman beharra dago bisita hasi baino 30 minutu lehenago, museoko txartel-leihatilan ]
Bisita musikatuak
- 12:00etatik 13:00etara
- 18:00etatik 19:00etara
Klarinete eta akordeoiko Musikagune bikoteak, Iñigo Mikeleizek eta Miguel Nuñok osatuak, bisita gidatu musikala emango du BBKateak ekimeneko aretoetan. Beren piezak hautatzean, garai eta toki desberdinetako obra eta artisten arteko topaketa errazten saiatuko dira.
